Guda Dantza taldearen musika eta "El patio de mi casa" antzezlana izango dira asteburuko kultur hitzordu nagusiak

2021/03/26
• Gauero 10 urtetik gorako gazteentzako gaueko aisialdi programaren barruan, Guda Dantza bandaren doako kontzertua izango da gaur, 19: 00etatik aurrera, Zelaieta Zentroko kontzertu aretoan. • Zornotza Aretoan "El patio de mi casa" antzezlana izango da ikusgai ostiral honetan, 19:00etatik aurrera. Lan honek gure lurretan izandako elkarbizitzaren konplexutasunaz gogoeta egitera gonbidatzen du. • Asteburuko zine-eskaintzari dagokionez, ikusgai egongo diren filmak “Non dago Mikel?”, “Kranston ikastetxea. Munstroen eskola” eta “I am a woman” izango dira.

Amorebieta-Etxano, 2021eko martxoaren 26an, ostirala. Amorebieta-Etxanoko asteburuko kultur agenda ohi bezain beterik dator. Hasteko eta Gauero 10 urtetik gorako gazteentzako gaueko aisialdi programaren barruan, Guda Dantza bandaren doako kontzertua izango da gaur, 19: 00etatik aurrera, Zelaieta Zentroko kontzertu aretoan. Uribe Kostatik datorren talde honek bere ska estilo berezia eta eklektikoa eramango du taulen gainera, funk, ska-rock, ska-cumbia, rock-punk, elektro-swing eta rap ñabardurak nahastuz. Haren letrek, politikoki konprometituak eta sozialak, emozioak sustatzen dituzte, gure bizi-sentsazioak uxatzeko. Guda Dantza jaieguna da, konplazentziarik gabe, konbinatorioa borrokalari gisa musika eginez iraultzeko.

Bestalde, arte eszenikoen munduak ere ez du hutsik egingo. Hala, Zornotza Aretoan "El patio de mi casa" antzezlana izango da ikusgai ostiral honetan, 19: 00etatik aurrera. Lan honek gure lurretan izandako elkarbizitzaren konplexutasunaz gogoeta egitera gonbidatzen du. Gure lurreko elkarbizitza beti izan da konplexua. Beldurrezko urteek min asko eta askotarikoak eragin zituzten. Gaur, aurrera begiratzea tokatzen da, etorkizunera. Hau da patioa: hainbat ideologiatako pertsonak elkarrekin bizi diren espazioa, enpatia ariketa bat, askatasunari eta giza eskubideei kantu bat. Batak besteari begietara begira zauriak sendatu nahi dituen antzerki ikuskizuna.

Zine-eskaintza

Zornotza Aretoko asteroko zinema-eskaintzari dagokionez, bihar, larunbatean, "Non dago Mikel?" , Guardia Zibilak torturatu zuen Mikel Zabalzaren desagerpena euskal gizarteak nola bizi izan zuen erakusten duen dokumentala eskainiko da 19:00etatik aurrera. Mikel Zabalza Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelean jasandako torturen ondorioz hil zen gaztearen 20 eguneko desagerpena kontatzen du dokumental honek, garai hartako testigantza eta irudi errealen bidez.

Haurrentzako asteroko zine emanaldia larunbatean eta igandean izango da 12:00etatik aurrera. Oraingo honetan, "Kranston ikastetxea. Munstroen eskola" izango da proiektatuko den filma eta euskaraz egingo da. Animaziozko film mexikar honetan, Ikasle buruargi bat jenioentzako barnetegi batera aldatu dute, eta han, ustekabean, beste dimentsio bateko munstroen atari bat zabaldu du: ezustekoz beteriko mundu bat irekiko zaio.

Azkenik, igandean eta astelehenean, 19:00etan, "I am woman" australiar filma izango da ikusgai. Helen Redy abeslari eta aktibista australiarraren istorioa kontatzen du filmak. Reddyk arrakasta handia lortu zuen 1970eko hamarkadan, bere albumen milioika kopia salduz, eta bere eragina feminismoaren mezua eta emakumeen kausei mundu mailan babesa emateko erabili zuen.