Udalak 35.000 euro bideratu ditu Guatemalara edateko ura eramateko

2017/08/24
• Udalak, Euskal Fondoaren bidez, Guatemalako Aldea de San Agustinera edateko ura eramango du.

Amorebieta-Etxano, 2017ko abuztuaren 24a. Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskal Fondoaren bidez (Kooperanteen Euskal Toki Entitateen Elkartea) 35.000 euro emango ditu Guatemalako Aldea de San Agustinera edateko ura eramateko.

Egun dagoen edateko ur zerbitzua handitu nahi da honekin, uraren kalitatea eta segurtasuna bermatuz eta ura dela-eta zonalde honetan izaten diren gaixotasunak gutxituz. Gainera honi esker, emakume eta ume askok ura garraiatzeari utzi ahal izango diote.

Amorebieta-Etxanoko Udalak urtero garapenerako lankidetzarako %0,7a ematen du eta oraingoan egindako dohaintzarekin 70 metro kubikoko edukiera duen tanke bat eraiki ahal izango du eta hoditeria berria jarriko du Aldea de San Agustinera edateko ura eramateko. Honek 2.500 laguni baino gehiagori eragingo dio. Gaur egun 360 familiek ez dute inguru honetan edateko ur zerbitzurik.