Goraka ari den grafikoari buruzko “Open Itinera FIG Bilbao” erakusketa birtuala ikusgai Zelaieta Zentroan

2020/06/03
• Erakusketa ibiltari bat da, Paper gaineko Grabatu eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak sustatzen duen Open Portfolioan parte hartzen duten 31 artista emergenteren lanak biltzen dituena. • Ekainean ikusgai egongo da zentroko erakusketen gela birtualean: https://www.ametx.eus/es/servicios/zelaieta/salas-de-exposiciones/exposicion-online

Amorebieta-Etxano, 2020ko ekainaren 3a. Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak goraka doan grafikoari buruzko “Open Itinera FIG Bilbao” erakusketa birtuala inauguratu du.  Erakusketa Amorebieta-Etxanoko zentro honen online erakusketa gelan ikusgai egongo da eta estatuko eta nazioarteko 31 artista emergenteren lanak bilduko ditu, Paper gaineko Grabatu eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak sustatzen duen Open Portfolio lehiaketan aukeratuak.


Erakusketa ibiltari bat da, eta honen helburua arte garaikidea sustatzea da, bereziki grabatua, eta Bizkaian honen zabalkundea egin, hainbat herritako erakusketa gela eta kultur etxeen bidez.  Erakusketa orain Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan egongo da, eta hain zuzen ere ekainean, hilabete osoan, ondoko loturan ikusi ahal izango da:  https://www.ametx.eus/es/servicios/zelaieta/salas-de-exposiciones/exposicion-online


FIG Bilbao herritarrei hurbiltzen zaie modu didaktiko eta pertsonalizatuan, erakusketarekin batera lehiaketako zuzendariaren, David Arteagagoitiaren, bisita gidatu batekin. Honek, erakusketan dauden lanak oinarri hartuta, ibilbide bat egingo du, sortzaile hauen lana hobeto ezagutzeko.  Ekimen honetan erakusketako hainbat artistek ere parte hartzen dute, eta bideo laburrak bidali dituzte, beraien tailerretan nola lan egiten duten azalduz. Hain zuzen ere hori da Víctor Ríosek egin duena: bideo didaktiko bat prestatu du grabatuaren oinarrizko teknikak azalduz.


Open Itinerak ondokoen lanak biltzen ditu: Alba Lorente (Zaragoza), Alejandro Pérez Clotilde (Granada), Andrea Alonso (Kantabria), Beata Filipowicz (Polonia), Carlos Ramírez Zorromono (Errioxa), Celia Márquez Guerrero (Mallorca), Claudio Lorenzo (Durango), Concha Ruesga (Huesca), Dorota Ziółkowska (Polonia), Elena Carrasco (Cuenca), Irati Torre (Bilbo), Isabel Carralero (Madril), Jakub Honetschläger (Txekia), Jesús Mateo Brea (Cáceres), Juanjo Ortubia (Bizkaia), Julia R. Gallego (Madril), Lorenzo Davitti (Italia), Lucía Moya (Castelló), Maite Pinto (Bilbo), Manuel Prados Ledantes (León), Manuel Solís (Mexiko), María Luisa Estrada (Mexiko), Martha Muñoz Aristizabal (Mexiko),  Ming yi Chou (Taiwan), Omer Zaballa (Bilbo), Paula Huarte (Nafarroa), Radoslav Kirilov (Bulgaria), Raquel Serrano (Huelva), Sofía Neves (Portugal), Triana Parera (Mexiko) eta Víctor Ríos (Mexiko).


FIG Bilbao
FIG Bilbao paper gaineko grabatu eta artearen nazioarteko hitzordu garrantzitsua bihurtu da. Bederatzigarren edizioa azaroaren 19tik 22ra egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan izaten dira artistak, galeristak, komisarioak eta grabatuan interesa duen publikoa.