Amorebieta-Etxanok sexu eta genero aniztasuna defendatzen du

2019/05/16

Amorebieta-Etxano, 2019ko maiatzaren 16a. Amorebieta-Etxanok bat egiten du bihar, maiatzak 17, ospatuko den Lesbofobia, Homofobia eta Transfobiaren aurkako Egunarekin. Egun hau ospatzen da sexu eta genero aniztasuna agertzeko. Hau funtsezkoa da LGTBI kolektiboak bizi dituen diskriminazio eta erasoei aurre egiteko.

Lau ikastetxe ari dira jadanik ikasturte honetan gai hau lantzen: Carmelo ikastetxea, Karmengo Ama, Urritxe BHI eta Andramari Zornotzako ikastola. Lesbianismoa, homosexualitatea, bisexualitatea eta transexualitatea bezalako errealitateak ikusarazten eta modu positiboan lantzen aritu dira. Genero berdintasuna eta ekitatea balio bezala sustatu dira eta jarrera sexistak identifikatu, zilegitasuna kendu eta gutxitu nahi izan  dira, ahaldunduz.

Zentzu honetan, Zornotzako Andramari ikastolan erakusketa ibiltari bat dago Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailak sustatuta. Izenburua: “LGTBI errealitateak ikusaraziz”. Argazki bilduma honek bigarren hezkuntzako neska-mutikoei beste errealitate batzuk erakutsi eta hauek normalizatzea du helburu.