Gazteentzako etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak emateko deialdia ireki da

2021/05/03
• Laguntza hauen xedea Amorebieta-Etxanoko udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat duten edo urte honetako urriaren 31a baino lehen izatea hitzemateen duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da.

Amorebieta-Etxano, 2021eko maiatzaren 3an, astelehena. Amorebieta-Etxanoko Udalak gazteei etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du. Laguntza hauen xedea Amorebieta-Etxanoko udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat duten edo urte honetako urriaren 31a baino lehen izatea hitzemateen duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da.

Deitutako diru-laguntzetarako, gehienez 30.000 euro bideratuko dira eta laguntzak jaso ahal izango dituzte pertsona fisikoek, banaka edo familia-unitate batean taldekatuta. Familia-unitate bat osatuko dute ezkontza bidez edo erregistratutako izatezko bikote gisa elkartutako pertsonek eta, hala badagokio, haien ardurapeko seme-alabek, guraso bakarreko unitateek eta haien ardurapeko seme-alabek.

Betebeharrak

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek jaso ahal izango dituzte laguntzak:

  • 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea, bizikidetza unitatean kide diren mendeko adin txikikoak izan ezik.
  • Eskatzaile edo bizikidetza unitateko kideetatik inork ez izatea beren jabetzan etxebizitzarik, herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako etxebizitza baten edo batzuen titularkide diren kasuetan izan ezik, baldin eta titularkidetasun horren ehunekoak ez badu, %50 gainditzen eta etxebizitzetako partaidetzaren balioa 75.000 eurotik gorakoa ez bada.
  • Diru-laguntzen onuradun diren bizikidetza unitateetan sartutako pertsona guztiak diru- laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatu beharko dira alokairu kontratua sinatu ostean.
  • Gutxienez, bizikidetza unitateko pertsona heldu bat Amorebieta-Etxanoko herrian erroldatuta egon izana, gutxienez azken 2 urteotan jarraian edo gutxienez 10 urtetan jarraian, eskaria aurkezteko unean.
  • Bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak urtean 28.000 euro gordinetik beherakoak izango dira.
  • Diru-sarreren osaerari dagokionez, amaitutako azken zerga ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da urtean 601,10 eurotik gorakoa izan.
  • Familia Unitateko ezein kidek ez du errentatzailearekin inolako familia loturarik izango odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 27an hasi zen eta 2021eko urriaren 31n amaituko da. Eskabideak Amorebieta-Etxanoko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuko dira, eredu ofizialaren arabera.

Deialdia arautzen duten oinarriak hemen kontsulta daitezke.