Gaztedi proiektuak 10 beka eskainiko ditu (ez dira lan itunpekoak izango).

2017/12/04
Amorebieta-Etxanoko gazteei beraien sektorean lan egiteko aukera emango die.

Proiektu honek 10 beka eskainiko ditu (ez dira lan itunpekoak izango). Amorebieta-Etxanoko gazteei beraien sektorean lan egiteko aukera emango die, ez badute inoiz lan kontraturik izan edota beraien lan esperientzia ez badago lotuta jasotako prestakuntza akademikoarekin.

Parte hartzeko baldintzak

  • 18 eta 25 urte artean (biak barne)
  • Amorebieta-Etxanon erroldatuta
  • Langabezian egon
  • Bere sektore profesionalean lan esperientziarik ez

 Bekak

  • 3 hilabeteko iraupena (egunero 6 orduko lanaldia)
  • Gutxi gorabeherako zenbatekoa: 460€
  • Gizarte Segurantzan alta

Parte-hartzaileak hautatu

Udaleko Enplegu Bulegoak hautatuko ditu parte-hartzaileak. Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko:

 

INFORMAZIOA JASO ETA IZENA EMATEKO:                                                                                

Amorebieta-Etxanoko Enplegu Bulegoa:

San Migel 3

94 630 01 67

 

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: 2017ko abenduaren 11