Gaur arte 64 eskaera egin dira ostalaritzako aparteko laguntzak jasotzeko

2020/12/10
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa da eta abenduaren 2an hasi zen. Beraz, eskabideak aurkezteko azken eguna abenduaren 21a izango da. Udalak eskaerak lehenbailehen egitea aholkatzen du. Eskabideak eta dokumentazioa San Miguel kaleko 3. zenbakian dagoen enplegu-bulegoan aurkeztu beharko dira.

Amorebieta-Etxano, 2020ko abenduaren 10a, osteguna. Gaur arte, Amorebieta-Etxanoko Udalak 64 eskaera erregistratu ditu ostalaritzarentzako eta ostalaritzaren sektorerako osagarriak diren enpresentzako aparteko laguntzak jasotzeko. Zuzeneko laguntza hauek 200.000 €-koak dira eta COVID-19k tabernetako, jatetxeetako eta sektore osagarrietako ostalaritza-jardueran eragin dituen neurri murriztaileak arintzera bideratuta daude bereziki.

 Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa da eta abenduaren 2an hasi zen. Beraz, eskabideak aurkezteko azken eguna abenduaren 21a izango da (21a barne). Horregatik, Udalak laguntza horiek eskatzera animatu nahi ditu interesdunak eta eskaerak ahalik eta lasterren egitea aholkatzen du.

 Eskatzaileen artean gehienez 200.000 € banatu ahal izango dira eta hiru laguntza-kontzeptutan zentratuko dira. Lehenengoa ostalaritza-establezimendu eta/edo sektoreari produktuak eta zerbitzuak ematen dizkioten enpresa osagarri bakoitzari eman beharreko zuzeneko laguntza da. Enpresa onuradunek 1.000 € eskuratu ahal izango dituzte bat eta hiru langile artean badituzte eta 1.500 € hiru langile baino gehiago badituzte. Lanaldi partzialen kasuan, pertsona bakoitza bere lanaldiaren ehunekoaren arabera zenbatuko da.

 Oinarriak eta eranskinak udaletxeko iragarki-taulan kontsulta daitezke. Eskabideak eta dokumentazioa San Miguel kaleko 3. zenbakian dagoen Enplegu Bulegoan aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono-zenbaki bat (946300002) eta helbide elektroniko espezifiko bat (sustapena@amorebieta.eus) jarri dira eta laguntzak eskatu nahi dituzten establezimenduek horietara jo ahal izango dute.