Gauero, gazteentzako aisialdi programa, "Fort Bravo" izeneko westernei buruzko jardunaldi tematikoarekin itzuliko da bihar

2021/03/12
Gazte txokoa ere, bihar itzuliko da, Hamas-ei buruzko jardunaldi batekin. Jarduera honen bidez, parte hartzaileek beren sormenari bide eman ahal izango diote, kolore desberdinetako plastikozko pieza txikiak erabiliz, irudi ezberdinak sortuz.

Amorebieta-Etxano, 2021eko martxoaren 12a, ostirala. Gauero, gazteentzako aisialdi programa bihar, larunbatean, itzuliko da westernei eta mendebalde basatiari eskainitako jardunaldi tematiko batekin. 10 urte arteko haurrei zuzendutako aisialdirako Erdu Olgetan programaren barruan eta "Fort Bravo" izenburupean, oraingo honetan hainbat jarduera egingo dira gai horren inguruan.

Ekitaldiak bi txanda izango ditu, lehena 16:00etan eta bigarrena 17:30ean eta ezinbestekoa izango da Ametx Txartela izatea parte hartzeko.

Gauero gazteentzako aisialdi-programak gazte bakoitzari bere nortasun pertsonala eta kolektiboa eraikitzeko baliabideak ematen dizkioten jarduerak ditu ardatz, partaidetza eta sormena bultzatuz eta errespetuan oinarritutako aniztasuneranzko begirada positiboa sortuz.

Gazte Txokoa

Gazte txokoa ere, 11 urtetik gorako gazteei zuzendutako zerbitzua, bihar itzuliko da, Hamas-ei buruzko jardunaldi batekin. Jarduera honen bidez, parte hartzaileek beren sormenari bide eman ahal izango diote, kolore desberdinetako plastikozko pieza txikiak erabiliz, irudi ezberdinak sortuz.

Gazteek aisialdian erakusten dituzten jokabideetan eragitea du helburu irekitze eta askatasun dinamika honek, berezko dituzten ekintzen osagarri, hainbat aukera eta ekintza eskainiz. Bertako baliabideak erabiliz, besteak beste, mahai-jokoak, billarra, futbolina, aldizkariak, Play Station edo Wii bideokontsolak, astean zehar zein asteburuetako hainbat ekintza desberdin antolatzen dira gazteentzat.

Zerbitzua asteko zazpi egunetan eskaintzen da, arratsaldez. Sarrera doan da, baina sartzeko eta bertako material eta baliabideak erabili ahal izateko Ametx txartela izatea derrigorrezkoa da.