Gaueko autobus zerbitzua antolatu da gazteak Igorreko jaietatik etxera bueltatzeko

2022/06/09
2022ko uda honetan, ekainetik irailera, autobus zerbitzua egongo da hamar udalerrietako jaietatik Amorebieta-Etxanora itzultzeko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Arratiako Udalen Mankomunitatearekin batera, gaueko autobus zerbitzua antolatu du gazte zornotzarrak 2022ko udako jaietatik etxera itzuli ahal izateko. Zerbitzu honen helburua da gazteek jaiez gozatu ahal izatea itzulerako garraioaren kezkarik gabe. Hala, ekaina eta iraila bitartean autobus zerbitzua egongo da hamar udalerritako jaietatik bueltatzeko.

Lehenengo zerbitzua Igorretik, asteburuan
Lehenengo zerbitzua asteburu honetan bertan egingo da, Igorreko San Antonio jaien harira. Autobusa udalerri honetako autobus geltokitik irtengo da larunbatetik iganderako goizaldean; bi zerbitzu izango dira, 02:30ean eta 05:00etan.

IGORRE – SAN ANTONIOAK
Ekainak 11 eta 18 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

BEDIA – SAN JUANAK
Ekainak 25 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

ARANTZAZU – SAN PEDROAK
Uztailak 1 (ostirala) | 03:30 | Autobusen paradan

DIMA – SAN PEDROAK
Uztailak 2 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

LEMOA – SAN INAZIOAK
Uztailak 30 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Correosen ondoan

ZEANURI – ANDRA MARIAK
Abuztuak 13 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

AREATZA – SAN BARTOLOMEAK
Abuztuak 26 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

ARTEA – ANDRA MARIAK
Irailak 9 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

GALDAKAO – SANTAKURITZAK
Irailak 10 eta 17 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Galdakao Laboral Kutxan (J.B. Uriarte)