Ganso & Cía konpainiaren Alpha antzezlanaren komikotasuna asteburu honetako hitzordu nagusia

2021/01/29
“Komikotasuna, bideo emanaldiak eta zuzeneko musika, publiko guztiarentzako testurik gabeko ikuskizun baten zerbitzura” jartzen du antzezlan honek. Astebururo bezala, zinerik berrienak ere bere lekutxoa izango du Amorebieta-Etxanoko kultura eskaintzan Manual de la buena esposa filmarekin.

Amorebieta-Etxano, 2021eko urtarrilaren 29an, ostirala. Asteburu honetako kultura agendak Alpha antzeslana dakar Amorebieta-Etxanora. Ganso & CIA konpainiak “komikotasuna, bideo emanaldiak eta zuzeneko musika, publiko guztiarentzako testurik gabeko ikuskizun baten zerbitzura” jartzen duen antzezlana aurkeztuko du bihar, urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Zornotza Aretoan.

Lo egitea behar fisiologiko bat da. Egunero errepikatzen dugun errutina, gehienetan atsegina. Lo egiten dugunean, gure subkontzienteak atea erdi zabalik uzten du, bidea libre utziz amets ilunei, ahaztutako oroitzapenei edota nahi gabeko fantasiei. Horrela, Gorka Ganso & Cecilia Paganiniren gidaritzapean, ALPHAk kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko une hori islatzen du. Bere fantasien biktima den pertsonai baten bizipen komikoak kontatzen dizkigu, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskainiz.

Astebururo bezala, zinerik berrienak ere bere lekutxoa izango du Amorebieta-Etxanoko kultura eskaintzan. Gaur eta astelehenean, 19:00etatik aurrera, Manual de la buena esposa filma ikusteko aukera izango da Zornotza Aretoan. Etxea zaindu eta ezkontzako betebeharretara makurtzea, ezikusiarena egin gabe: Paulette Van Der Breckek sutsuki irakasten du neskentzako eskolan. Bere ziurtasunak kolokan jarriko dira alargundu eta hondatuta dagoen unean. Zure lehen maitasunaren itzulera da, ala 68ko maiatzeko askatasun-haizea? Eta emazte ona emakume libre bihurtuko balitz?

“Zuzendariak komedia alderrai bezain irakasgarria harilkatzen du; hunkigarria eta krudela bezain askatzailea. (…) bokazionalki askea eta zoriontsua da eta Juliette Binoche bete-betean azaltzen da draman, komedian. “