Ganeko igerilekuko aldagela berriak egiteko lanak hasi dira

2017/11/10
• Eraikina belar artifizialarekin estaliko da. Horri esker estalkia aprobetxatu ahal izango da eta bertan egon. • Instalazio berrietan ezpal biomasa galdara bat egongo da, eguzki argi kontrolagailuekin eta horrek eraikina energiaren ikuspuntutik eraginkorragoa izatea ekarriko du. • Azalera guztira 452m2-koa izango da. Oraingoarekin alderatuz gero, bikoitza.

Amorebieta-Etxano, 2017eko azaroaren 10a. Datorren astelehenean, azaroak 13, Ganeko igerilekuko aldagela berrien lanak hasiko dira. Azpiegitura berri honek zerbitzu hobea emango du eta leku gehiago egongo da.  

Lanak egiteko, Udalak oraingo aldagelen eraikina, igerileku alboan dagoena, bota egingo du eta berri bat eraiki, handiagoa.

Eraikin berri honetan beheko solairuan elkarren ondoan hiru bloke egongo dira. Eraikin nagusi biak aldagela eta dutxenak izango dira, sexuen arabera bereizita egongo direlarik.  Hirugarrenean, biltegia eta botikina egongo dira. Azalera guztira 452m2-koa izango da. Oraingoarekin alderatuz gero, bikoitza.

Eraikin berriaren diseinuan kontuan izan da malda aurrean dagoela eta ingurunean txertatzeko ahalegina egin da. Horren ondorioz, estalkia desberdina izango da, belar artifizialarekin estalita egongo da eta honek aukera emango du bertan egoteko. 

Eraikin berria neurri handi batean egungoa dagoen lekuan egongo da. Egitura nagusia hormigoi armatuzkoa izango da eta fatxada nagusitik eraikinera sartu ahal izango da. Alboko fatxadetan leihoak egongo dira argi naturala sartzeko eta baita aireztatzeko.

Eraikuntza efizientea

Amorebieta-Etxanoko Udalak ingurumena hobetzearen aldeko apustua egin du. Horregatik, instalazio berriek ezpal biomasa galdara bat izango dute eta eguzki argi kontrolatzaileak eta horrek eraikina energiaren ikuspuntutik eraginkorragoa izatea ekarriko du.

Aldagela berri hauek eraikitzeko Udalak 571. 000 euro inbertitutako ditu eta lanak egiteko 6 hilabete beharko direla uste da.