Desfibriladorea Ganeko igerilekuetan

2014/07/10
- Desfibriladore erdiautomatikoa (DESA) da, eta osasun arloko profesionalak ez direnek erabiltzeko modukoa.

Amorebieta-Etxano, 2014ko uztailaren 10a. Amorebietako Gane kirolguneko igerilekuetan desfibriladore erdiautomatikoa (DESA) daukate dagoeneko.
Desfibriladorea laguntza handiko tresna da bizitzak salbatzeko larrialdiren bat gertatuz gero. Adituen esanetan, bihotza gelditu ondorengo hiru minutuen barruan erabiltzen bada, askoz aukera handiagoak ditu biktimak bizitzari eusteko.
Ganeko SOS taldearen esku izango da desfibriladorea. Guztiek daukate DEA/DESA agiria. Bi urte dira Larreako kiroldegian Ganeko igerilekuetan ezarri berria den aparatuaren modukoa erabilgarri dagoela.