Galdakaoko eta Arratiako gazteentzako gaueko autobusak San Migel kaletik irtengo dira larunbatean

2010/09/07
Amorebieta-Etxano, 2013ko uztailaren 26a. Autobus bi kontratatu dituzte Amorebieta-Etxanoko eta Galdakaoko Udalek eta Arratiako Mankomunitateak, Arratiako eta Galdakaoko gazteak Karmengo Jaiez kotxerik erabili gabe gozatu ahal izateko. Santanatxu egunean hainbat lagun biltzen dira Zornotzara jaioi amaiera emateko, are gehiago larunbata denean, aurten bezala. Horregatik, autobusaren geltokia jaien erdigunetik urruntxoago jarriko da, San Migel kalean hain zuzen ere (barraken ondoan), zapatuan, hilak 27, eta goizaldeko 02:30ean eta 04:30ean izango dira irteerak.

.................................................