Folkincats kataluniarrek emango diote hasiera Amorebieta-Etxano, Basauri eta Leioako kultura espazioetako “Musika Gertu” musika zirkuituari

2010/09/07
Folkincats kataluniarren kontzertu akustikoa izango da Amorebieta-Etxano, Basauri eta Leioako kultur guneetako “Musika Gertu” zirkuitu musikalean gauzatuko den lehenengo ekitaldia.

 “Jazz-blues Zirkuitua” izenekoak urratutako ildoari eutsiko dio ekimen honek, proposamen musikalak beste estilo, korronte eta soinu batzuetara ere zabalduz. 

Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroa, Kultur Leioa eta Basauriko Social Antzokia izango dituzte eszenatoki, zirkuitua osatzen duten udalerrietara formatu txikiko musika proposamenak ekarriaz, giro hurbil eta lasaian.

Folkincats talde kataluniarraren ekitaldiek emango diote hasiera programari, otsailaren 14an, Amorebietan. Ondoren, Leioak jardungo dute (otsailaren 15ean) eta Basaurin (otsailaren 20an).

Manouche jazza (gipsy jazz) abiapuntu izanik eta hainbat estilotako elementuak erantsirik, konponketa klasikoetatik hasi eta inprobisazio-pasarteetaraino, lau musikari kataluniar gazte hauek eskainiko dituzten kontzertuen oinarria lau musika-tresna akustikoren (gitarra, biolina, saxoa eta kontrabaxua) zolitasuna eta Kataluniako abesti eta dantza tradizionalen moldaketa askeak dira. Musikaren hainbat alorretan (klasikoa, garaikidea, jazza, flamenkoa edota folka) esperientzia handia duten musikariak dira.
FOLINCATS taldearen kideak honako musikariak dira: David Salleras saxo-jolea, Oriol Saña biolin-jolea, Albert Bello gitarra-jolea eta Oriol González, kontrabaxu-jolea.

Kontzertuak:
Otsailaren 14an, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroko auditorioan,  20:30ean.
Otsailaren 15ean, Kultur Leioan, 22:00etan.
Otsailaren 20an, Basauriko Social Antzokian, 20:30ean.