Festa eguna gaur Nafarroa Zentroan, Adinekoen Nazioarteko Egunean

2021/10/01
• Jardunaldiak hainbat ekitaldi eta stand izango ditu, eta bazkari batekin bukatu da.

Amorebieta-Etxanoko adinekoek hitzordua dute gaur, urriak 1, Nafarroa Zentroan. Adinekoen Nazioarteko Eguna da, eta jubilatuen etxeak hainbat ekitaldi, stand eta jarduera antolatu ditu, beraientzat hain seinalatua den egunean elkartu, informatu eta ospatzeko. NBEk duela hiru hamarkada baino gehiagotik egutegian finkatutako dataren helburua da, adineko pertsonen eskubideak aldarrikatzea, gizartea sentsibilizatzea eta adinekoekiko aurreiritziak desagerraraztea.

Gaurko egitaraua:

11:50
Jardunaldiaren aurkezpena trikitixak lagunduta

12:00-13:30
Osasuna sustatzeko zirkuitua, fisikoa eta psikologikoa. Doakoa
Osasuna sustatzeko standa. Beronika Noya erizainarekin eta Rosa Gil psikologoarekin
Standa ardo eta pintxo dastaketarekin. García Carrión Bodegak eta Nafarroa Gourmet taldea
Estetika standa: azkazalak pintatzea… Karmele Garcia

13:30
Adineko Nazioarteko Eguneko Menu Berezia (7,20 euro jubilatuentzat eta 9,50 euro ez jubilatuentzat)
Babarrunak
Aza
Piperrak
Sakramentuak
Limoi sorbetea
Edaria eta ogia