Euskaraldiko txapak eskuragarri Zelaieta Zentroko harreran

2020/11/11

Euskaraldia heltzear dago eta Euskaraldiko Batzordeak jakinarazi nahi du Euskaraldiko txapak eskuragarri daudela Zelaieta Zentroko harreran, astelehenetik ostiralera 8:30-14:00 eta 15:00-21:00 ordutegian.

Horrez gain, Euskaraldian zehar euskaraz "Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan" hitz egin ahal izateko hainbat ekintza kultural antolatu dira dohainik. Gogoratu ekintza guztietarako izena eman behar dela.

Euskaraldiko batzordearekin harreman jartzeko:  zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com edo 688 836 894 telefonoan.

Euskaraldia 2020 Agenda