Euskaraldia 2020

2020/10/23
Izena emateko: irailaren 24tik aurrera www.euskaraldia.eus webgunean

Aurten EUSKARALDIAren 2. edizioa egingo da azaroaren 20tik abenduaren 4ra eta heldu da momentua AHOBIZIEK eta BELARRIPRESTEK izena emateko: irailaren 24tik aurrera www.euskaraldia.eus webgunean. Gogoratu EUSKARALDIAn parte hartzeko euskaraz ulertu behar duzula, eta gutxienez 16 urte izan behar dituzula.

Kontuan izan: AHOBIZI rola aukeratzen baduzu, euskaraz egin behar duzu ulertzen duten guztiekin, eta ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu; aldiz, BELARRIPREST izango bazara, zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu guztiei. Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik!

Sarrera beharko da ekintza guztietarako. Zornotza Aretokoak: sarrerakzornotzaaretoa.com. Gainerakoak ekintzaren izena/ordua, izen-abizenak eta telefono zenbakia bidali Whatsapp edo dei bidez 688 836 894 telefonora edo zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com  helbidera. Plazak agortuko balira itxaron zerrenda sortuko da.

Ekitaldi guztietan segurtasun neurriak bete beharko dira: musukoa jantzi, tartea gorde, eskuak garbitu eta espazioen edukierak errespetatu.

Jarraitu itzazu gure sare sozialak (Facebook, Instagram, Twitter):  Zornotzarrak Euskaraz.