Euskadiko Xake Txapelketaren 28. edizioa izango da Amorebieta-Etxanon

2010/09/07
• Apirilaren 1etik 7ra bitartean ospatuko da lehiaketa Zelaieta zentroan. • Beste urte batez, oso kalitate oneko jokalariek hartuko dute parte, eta bertan izango dira, besteak beste direla, Alejandro Franco, Iñigo Argandoña, Santiago González, David Astasio eta Patrice Etchegaray nazioarteko maisuak. • Azpimarratzekoa da Zornotza Xake Elkartekoak diren udalerriko 4 xakelariren partaidetza: Luis Javier Arias, David Díez, José Martín Albo eta Jon Asel Goiría gaztearena (2. mailako Bizkaiko txapelduna) hain zuzen.

Amorebieta-Etxano, 2013ko martxoaren 26a. Amorebieta-Etxanora etorriko zaigu beste urte batez Euskadiko Xake Txapelketa, bertan jokatuko baita 28. edizioa ere. Apirilaren 1ean hasi eta 7ra bitartean, udalerri bizkaitarreko Zelaieta zentrora hurrera daitezke xakea gustuko duten guztiak, euskal xakelaririk onenen teknikaz eta jokaldiez gozatzera.

Apirilaren 1etik 6ra garatuko da lehia, arratsaldez, 16:00etan hasita. Apirilaren 7an azken erronda jokatuko da, goizeko 9:00etatik aurrera.

Guztira 26 dira partaideak, euskal lurraldeetan sailkatuak, eta lehiaketa honetan irabazle ateratzen denak, 800 euroko saria eskuratzeaz gain, bere tokia izango du Espainiako Xake Txapelketan.

Partidak irekiak izango dira ikustera hurreratu nahi duten guztientzat eta, horrezaz gain, Internet bidez ere ikusi ahalko dira zuzenean Zornotzako Xake Elkartearen webgunean: www.zornotzakoxakeelkartea.com

Beste urte batez, oso kalitate oneko jokalariek hartuko dute parte, eta bertan izango dira, besteak beste, Alejandro Franco, Iñigo Argandoña, Santiago González, David Astasio eta Patrice Etchegaray nazioarteko maisuak.

Azpimarratzekoa da, bestalde, Zornotza Xake Elkartekoak diren udalerriko 4 xakelariren partaidetza: Luis Javier Arias, David Díez, José Martín Albo eta Jon Asel Goiría gaztearena (2. mailako Bizkaiko txapelduna) hain zuzen.