Euskadiko Xake Txapelketaren XXXI. edizioa Amorebieta-Etxanon

2016/03/23
• Martxoaren 28tik apirilaren 3ra bitartean izango da txapelketa Zelaieta zentroan. • Guztira 24 partaide izango dira txapelketan, eta irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du. • Santiago González Azken bi edizioetako irabazlea, Espainiako txapelketan hirugarrena izan den Mikel Huerga, Iberoamerikako txapelketan 4. geratu zen Gabriel del Río, beste maisu batzuk eta tokiko David Díez izango dira, besteak beste, Euskadiko txapelketan.

Amorebieta-Etxano, 2016ko martxoaren 22a. Beste urte batez, eta dagoeneko elkarren segidako hamaika edizio dira, Amorebieta-Etxanon burutuko da Euskadiko Xake Txapelketa. XXXI. edizioa izango da  aurtengoa, eta martxoaren 28tik apirilaren 3ra bitartean gauzatuko da Zelaieta zentroan. Bertara hurrera daitezke xakezaleak, euskal xakelari onenen teknikaz gozatze aldera.

Euskal lurraldeetan sailkatu diren 24 partaideen artean erabakiko da zein den Euskadiko txapelduna, eta garaipenari esker, Espainiako txapelketan parte hartzeko aukeraz gain, 1.000 euroko saria ere eskuratuko du irabazleak.

Partidak irekiak izango dira bertaratu nahi duten ikusle guztientzat eta, Internet bidez ere transmitituko dira zuzenean, Zornotzako Xake Klubaren webgunean: www.zornotzakoxakeelkartea.com

Aurtengo edizioan ere maila gorenekoa da partaideen kalitatea. Santiago González Azken bi edizioetako irabazlea, Espainiako txapelketan hirugarrena izan den Mikel Huerga, Iberoamerikako txapelketan 4. geratu zen Gabriel del Río eta Eihartze Buiza, Bizkaiko promesa gaztea, Espainiako txapelduna sub-16 mailan izango baitira, besteak beste, Euskadiko txapelketan.

Irakasleentzako ikastaroa
Horrekin batera, martxoaren 31tik apirilaren 3ra bitartean irakaskuntza arautuko irakasleen  prestatzaileen prestakuntzarako sarrera-ikastaroa (I. zatia) emango da.