Euba auzoko pilotalekua eta honen ingurua birmoldatzeko lanak hasi dira.

2014/01/10
• Burutuko diren lanak hiru zatitan banatuko dira: pilotalekua, atxikita dagoen eraikina eta inguruko urbanizazioa. • Pilotalekua berriztatuko da teilatuak dituen akatsak konpontzeko eta baita bere egoera orokorra eta ingurukoa hobetzeko. Era berean, auzoak dituen aukerak optimizatu nahian, hobekuntza batzuk egingo dira. • Lanen aurrekontua 700.000 eurokoa da eta iraupena, hamabi hilabetekoa.

Amorebieta-Etxano, 2014ko urtarrilaren 9a. Amorebieta-Etxanok hasi ditu herriko pilotalekua birmoldatzeko lanak. Aire zabalean dagoen pilotalekua egokitu nahi da, honek aldageletarako duen lekuarekin batera. Berriztatze lanekin, teilatuan dauden akatsak konpondu nahi dira eta baita bere egoera orokorra eta ingurukoa, hobetu. Era berean, auzoak dituen aukerak optimizatu nahian, hobekuntza batzuk egingo dira.

Lanak higiezina bera eta ingurua berrantolatzeko burutuko dira, aisialdirako gune bat sortuz bertakoentzat, ingurukoentzat eta, baita, herriarentzat.
Lanen iraupena hamabi hilabetekoa izango da eta hiru zati nagusitan burutuko dira. Pilotalekua, atxikita dagoen eraikina eta inguruko urbanizazioa. Aurrekontua 700.000 eurokoa da.

Pilotalekuan oraingo hormak utziko dira eta teilatuari dagokionez, oraingoaren ordez, kurbatua den bat jarriko da, pilotaleku osoa estaliko duena eta luzatzeko aukera ematen duena, aterpe bat eskainiz, gaur egun horrelakorik ez baitago auzoan. Horrela, eraikina guztiz itxuraldatzen da eta pilotalekuaren inpaktu bolumetrikoa gutxitu egingo da, teilatu berriak oraingoak baino kota baxuagoa izango baitu.

Atxikita dagoen eraikinari dagokionez, teilatu eta barruko trenkada guztiak botako dira. Adin guztietako jendearentzat topagune izan nahi du kartetan jokatu, auzo-ekintzak burutu edota internetera konektatzeko beste gauza batzuen artean. Lekua bakarra izango da baina behar izanez gero, bitan zatitu ahal izango da horretarako egongo den holtz lerragarri batekin.

Proiektu honek egun dauden harmailak bota eta 5,5 m inguru barrurago jartzea aurreikusten du. Horrela, batetik estalitako plaza txiki bat izateko lekua egongo da eta bertan jesarlekuak jarriko dira eta baita asko hazten ez diren zuhaitzak ere.

Plaza berri hau geltokirako sarbidean dagoenarekin lotuko da eta hau eta eskuinaldean dagoen berdegunea batzeko balioko du. Plaza honetatik arrapala erdizirkular bat egongo da eranskinaren eta pilotalekuaren kotara arte, mugikortasun urritua dutenen, umeen aulkitxoen, etab.en irisgarritasuna erraztuz.

Azkenik, inguru honetatik paseatzeko aukera emango duten bide batzuk egingo dira berdegunean.

Burutuko den urbanizazioak, egun dagoen plaza txikiarekin batera, auzoari itxura berri bat emango dio baina itxura baino garrantzitsuagoa dena, honen funtzionaltasuna izango da. Izan ere, aisialdirako eskaintza nabarmen areagotuko da.