Estrella Ortiz ipuin-kontalariaren istorioak heldu dira Zelaietako Liburutegira

2010/09/07
• Helduentzako ipuin-kontaketa eskainiko du ostegunean, martxoak 21, iluntzeko 19:00ean. • “Biblioteka +” izeneko jardueren programaren barruko proposamena da. • Ipuin-kontalariak gonbidapena egin digu ipuinen sorterri diren paraje urrunetan barrena ostera egin dezagun. Munduan zehar joanda han-hemenka aurki zitezkeen istorioetan zehar ibil gaitezen, belarriak erne eta irudimen bizia besterik eskatzen ez zuen bidaiari ekin diezaiogun.

Amorebieta-Etxano, 2013ko martxoaren 19a. Estrella Ortiz ipuin-kontalariak helduentzako saioa eskainiko du ostegunean, martxoak 21, iluntzeko 19:30ean hasita, Zelaietako liburutegian.

Udal liburutegiak, adin guztietako erabiltzaileentzako kultura eta literatura jarduerak eskainiko dituen “Biblioteka +” programa osagarriaren barruko proposamena da ekitaldi hau. Era ludiko, hurbil eta entretenigarriaren bidez zornotzarrak irakurketan, literaturan eta idazketan murgiltzea da proiektuaren helburua.

Estrella Ortiz

Hogeita hamar urtetik gora darama Estrella Ortiz ipuin-kontalariak zeregin honetan. Ipuinak kontatzen ez ezik, ipuinok hobeto kontatzen ikasteko lanetan dabil etengabe. Horrela, ipuin-kontaketen hainbat saiotan parte hartzeaz gain, ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu, erakustaldiak eskaini, eta ipuinen gaineko liburuak idatzi. Beste era batera esanda,  kontuaren kontura bizi izan da.

Ipuin-kontalariak gonbidapena egin digu ipuinen sorterri diren paraje urrunetan barrena ostera egin dezagun. Munduan zehar joanda han-hemenka aurki zitezkeen istorioetan zehar ibil gaitezen, belarriak erne eta irudimen bizia besterik eskatzen ez zuen bidaiari ekin diezaiogun. Eta hitzari esker, gero eta hurbilago izango ditugu bidaia horretan.

Txinako ipuin txinatarra, indiar larrugorrien pasadizoa, Afrikako basamortuko istorioa…  Munduan  zehar bidaiatzeko parada, ipuinak izanik batera eta bestera eramango gaituen zaldia.

Guztiak nahasturik eta, gainera, munduko ertzetan batutako atsotitzek ederragoturik. Jakintza tantetara bildutako hitzak. Kontaketei eusteko.

Informazio gehiago:www.ametx.net/eu/zerbitzuak/liburutegia/programazioa