Erreketako ibaiertzetako herri paisaia hobetzeko parte-hartze prozesua.

2014/12/02
• Abenduaren 4ean,topaketa, arratsaldeko 19.00etan, Etxano Aretoan [Udaletxean] • Prozesua bere osotasunean aurkeztu ondoren inguruko paisaiari buruzko elkarrekiko diagnostikora eramango gaituen lan dinamika bat egingo dugu.

Amorebieta-Etxanoko udalak, Hirigintza Sailaren bitartez, Ibaizabal erreka eta bere adarreko ibaiertzak hobetzeko parte-hartze prozesu bat jarri du abian. Zehazki Txiki Otaegi kalea, trenbidea eta erreka bera elkartzen diren guneari buruzkoa.

Paisaiaren definizioa berak biltzen duenez, "populazioak lurraldearen edozein parte nola nabaritzen duen. Bere sena giza eta natural faktoreen elkargunea ematen den emaitza edo ekimena da" (Europako Paisaia Hitzarmenaren 1. Artikulua. Definizioak.) ezaugarri hauek betetzen duen edozein lanek hiritarren pertzepzioen lan batez bateratua joan behar da.

Lan honek lau fase izango ditu; diagnostikoa, helburuen ezarpena, jardueren definizioa eta parte hartzaileei emaitzen eskaintza.

Abenduaren 4ean hasiko gara udaletxeko Etxano Aretoan arratsaldeko 19etan izango den bilera batekin. Lehen saio honetan zehaztasun osoz azalduko da parte hartze prozesuaren nondik norakoa, hurrengo bileren datak zehaztu. Elkarrekiko diagnostikorantz eramango gaituen lan dinamika batekin bukatuko dugu.

Ekarpenak errazteko asmoz udal webgunean espazio bat irekiko dugu.

http:\\www.amorebieta-etxano.eus\paisaia