Erregeen kabalgata

2015/12/14
Eguna: 2016ko urtarrilaren 5a • Ordua: 18:00. • Kabalgataren ibilbidea: Biarritz poligonoa - Gudari kalea- San Migel kalea- Udaletxea.• Pajea izan nahi duzu eta urtarrilaren 5ean egingo den ibilbidean gozokiak banatu?

Ekialdeko Errege Magoak zornotzar guztioi argia, kolorea eta ilusioa ekartzera datoz.
Aurten ere Erregeek herriko neska-mutikoen laguntza behar dute.

Pajea izan nahi duzu eta urtarrilaren 5ean egingo den ibilbidean gozokiak banatu?
10 urte baino gehiago badituzu, Zelaieta Zentroko Gaztetxokoan izena eman dezakezu eta paje arropak lortu.

IZENA EMATEKO:

  • Astelehenetik ostiralera: 11:00 - 13:00 eta 16:00 - 20:00
  • Tokia: Gaztetxokoa.

KABALGATAREN IBILBIDEA:

  • Eguna: 2016ko urtarrilaren 5a
  • Ordua: 18:00.
  • Biarritz poligonoa - Gudari kalea- San Migel kalea- Udaletxea.


Aurten ere ezusteko asko egongo dira: karroza ikusgarriak, opariak, gozokiak, Disneyko pertsonaiak, herritarren musika eta dantzak... ZATOZTE GOZATZERA!!!

 

BIZKAIKO ERAKUSLEIHOEN XXXII. LEHIAKETA

Zornotzarrok!!!! Gabon hauetan gure herriko kaleetatik paseatzeko gonbita egin nahi dizuegu, aurten erakusleihoen lehiaketan parte hartuko duten dendek beraien erakusleihoak nola apaindu dituzten ikusteko:

- Bicis Cañas Bizi. Gregorio Mendibil, 12.
- Joyería Aitor. Andra Mari, 6.
- Lola. Nafarroa, 1.
- Perfumería Edertu. Sabino Arana, 3.
- Txapó Creativos. Jauregibarria, 5.

Ikusiko duzue zelako polito dauden!