Errege Magoen Kagalgata

2016/01/18
Aurten ere Amorebieta-Etxanoko kabalgata arrakastatsua izan da. Eskerrik asko guztioi!!

Eguraldia lagun izan genuen baina batez ere eskertzekoa da ilusio hau egia bihurtzeko hainbeste jendek emandako laguntza.

Batez ere Errege Magoei lagunduz kabalgatan paje lanetan aritzeko aurreko urteetan bezala aurkeztu diren gazte guztiei eskerrak. Ibaizabal argitaletxeari Erregeengana hurbildu ziren umeentzat liburuak emateagatik eta Dendariaki gozokiengatik. Musika Eskolako “Zubiaur Band” taldeari aurkeztutako errepertorioarengatik, baita gimnasia erritmikoko entrenatzaileei eta buru belarri aritu ziren amatxo guztiei ere. Azkenik eskerrak baita ere oporretan egon arren gogotsu entrenatzen ibili diren neskatoei.
 
Eskerrik asko guztioi!!