Errege Magoak Amorebieta-Etxanora helduko dira kabalgata parte-hartzailean

2016/01/04
• Bihar, urtarrilak 5, kabalgata arratsaldeko 18.00etan hasiko da Biarritz industrialdean eta Herriko Plazan amaituko da, non umeak Errege Magoekin egoteko aukera izango duten • Herritar guztiek parte hartu ahal izango dute argiz, musikaz eta gozokiz betetako kabalgatan

Amorebieta-Etxano, 2016ko urtarrilaren 4an. Hiru Errege Magoak Amorebieta-Etxanora helduko dira bihar, urtarrilak 5, inoiz egin den kabalgata parte-hartzailean. Meltxor, Gaspar eta Baltasar herrira helduko dira musikaz, argiz eta ilusioz beteriko hiru karrozetan. Honez gain, Disney karroza bat ere egongo da fantasiaz beteta datorrena  umeei harritzeko.

Aurtengo kabalgatan herritar guztiak parte-hartzeko dei egin nahi da, gazte zein nagusi, zornotzar guztien artean eta auzokide guztiontzat egin nahi den kabalgata bat izan nahi delako.

Kabalgata arratsaldeko 18.00etan hasiko da Biarritz industrialdean eta handik, Gudari kalerantz joango da, San Migel kaletik pasatu eta Herriko Plazan amaituko da. Bertan, Amorebieta-Etxanoko alkateak hiru Errege Magoei harrera egingo die eta behin elkartuta, udaletxeko balkoitik plazan egongo diren guztiak agurtuko dituzte. Geroago, Erregeak plazara jeitsi eta han ume guztiak beraiekin egoteko aukera izango dute euren eskutitza emateko edota azken orduko desioak eskatzeko.