Erabili ez diren Amorebonoak eskuragarri izango dira berriz ere astelehenetik aurrera

2022/07/29
Ekainaren 1etik aurrera eskuratutako Amorebonoek bi hilabeteko balioa dute, beraz erabili ez diren guztiak eskuragarri egongo dira berriz ere, denbora hori igaro ondoren.

Amorebieta-Etxanoko Udalak pasa den ekainaren 1ean jarri zuen martxan ‘Amorebono 2022’ kanpaina, Dendariak eta Iraunkorrekin batera; edizio berri honetan 32.000 bonu izan dira eskuragarri. Herritarren erantzun onari esker, bonu guztiak agortu ziren, bai lehen sektoreko erosketetarako bideratutakoak eta baita ere gainerako negozioetarako eskuragarri jarritakoak. Hala, Udalak eskerrak eman zizkien herritarrei izandako erantzunagatik eta gogora ekarri zuen bonu bakoitza trukatzeak duen garrantzia herriko komertzioentzat eta ostalaritza-establezimenduentzat. Estibalitz Martiartuk, Ekonomi Sustapeneko eta Enpleguko zinegotziak azaldu moduan, erantzun horrek horrelako ekimenen beharra erakusten du: «garai zailak izaten ari dira, batetik, pandemiaren ondorioz oraindik jasaten ari garen egoeragatik, eta, bestetik, bizitzen ari garen inflazioagatik. Amorebonoek herritarrentzako aurreztea eta merkataritza-sektorearentzako eta tokiko ostalaritzarentzako bultzada dakarte».

Astelehenetik aurrera berriz ere eskuragarri
Amorebieta-Etxanoko Udalak zirkulazioan jarritako 32.000 Amorebonoak agortu baziren ere, Martiartuk gogorarazi du bonuek erabilera-denbora dutela eta gehienez ere 2 hilabeteko epean trukatu daitezkeela. Horrela, denbora-tarte horretan erabili ez diren Amorebono guztiak ohiko puntuetan egongo dira berriro eskuragarri, eta edonork eskuratu ahal izango ditu, trukatu ez dituen pertsona bera barne.Eskuratu ahal izateko beharrezkoa izango da txipa duen NAN izatea edo BAKQ  sistema aktibatua izatea (udaletxeko HAZen eskuratu daiteke BAKQa)».

Modu honetara, datorren astelehenean, abuztuaren 1ean, kadukatuko dira herritarrek eskuratu eta erabili ez dituzten aurreneko Amorebonoak, eta, beraz, ordutik aurrera eskuratu ahal izango dira Amorebieta-Etxanoko Udaleko eta Zelaieta Zentroko kutxazain automatikoetan. Hala, Martiartuk gogorarazi du bonuak egun eta ordu konkretu batean iraungitzen direla: «hau da, bonua ekainaren 1ean 12:00etan atera bazen, berriz ere eskuragarri egongo da abuztuaren 1ean, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Beraz, eta pixkanaka, epearen barruan erabili gabeko bonuak eskuragarri egongo dira egunez egun».  

Era berean, data horren ondoren eskuratutako Amorebonoek balio epe bera izango dute, bi hilabetekoa. Aldiz, urriaren 16tik aurrera hartzen direnek balio epe laburragoa izango dute, ‘Amorebono 2022’ kanpaina abenduaren 15ean amaitzen baita.