Enplegurako eskualde plana 2017

2017/11/10
• 9 pertsona kontratatu (8 peoi eta taldeko arduradun bat). • Izena emateko epea: 2017ko azaroaren 10etik 17ra Nire Lanbidenet-en bitartez.

9 pertsona kontratatu (8 peoi eta taldeko arduradun bat) herriko espazio publiko eta berdeguneetan mantentze-lanak egiteko.

Kontratuek 6 hilabeteko iraupena izango dute, lanaldi osoan.

Kontratatuko direnek DERRIGOR ondoko BALDINTZAK bete behar dituzte:

  • Iraupen luzeko langabea (gutxienez 12 hilabeta langabe gisa, edota lehen enpleguko kontratuarekin) eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon.
  • Amorebieta-Etxanon erroldatuta egon azken 5 urteetan jarraian edota azken 15 urteetan, etenak izan arren.
  • 2015eko urtarrillaren 1aren ondoren Amorebieta-Etxanoko Udalak kontratatuta ez egotea.

 

IZENA EMATEKO EPEA: 2017ko azaroaren 10etik 17ra

Lanbideren web orriaren bidez emango da izena: www.lanbide.net

 

Lanbideren araudiaren arabera, kontratazioek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

  • Kontratatutakoen %40 EMAKUMEAK izan behar dira.
  • Kontratatutakoen %15 55 URTETIK GORAKOAK izan behar.
  • Kontratatutakoen %30 SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN TUTULARRAK izan behar dira.
  • Kontratatu nahi direnak SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN TITULARRAK EZ BADIRA, ondoko talderen batekoak izan behar dira:
      • 55 urte baino gehiago dituztenak.
      • 35 urte edo gutxiago dituztenak.
      • 45 urte baino gehiago izan eta sei hilabete baino gehiago daramatenak lan bila.
      • Iraupen luzeko langabetuak.
      • Bazterkeria arriskuan dauden pertsonak.

 

Enplenu lan hau Lanbide eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren artean finantzatu da, Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako Laguntzak emateko deialdiaren barruan (2017/07/28 143 zk. dun BAO)

Alkatea,

 

ANDONI AGIRREBEITIA ABENDIBAR