Enpleguaren aldeko apustua Amorebieta-Etxanon

2014/11/28
• Amorebieta-Etxanoko Udalak 26,4 milioi euroko aurrekontua onartu du gaur goizean 2015eko ekitaldirako. • Enpleguaren aldeko neurriak % 26,35 haziko dira. • Bidean Plana inplementatuko da.

Amorebieta, 2014ko azaroaren 28a. Amorebieta-Etxanoko Udalak 2015eko ekitaldirako aurrekontua onartu du gaur goizean. Aurrekontu kontsolidatua 26.470.718 eurokoa da, gizarte izaera nabarmenduna eta, partekatua izanik, pertsonei zuzenduta dago. Zorpetze indizea, berriz, zero izango da. Diru-kopuru horretatik 4.060.144 euro erabiliko ditu Udalak guztira inbertsioetarako.

2015eko aurrekontua

Amorebieta-Etxanoko bizilagunei zuzenduta dauden diru-partidak dira aurrekontuaren ardatz nagusia: gizarte-gastua, prestakuntza eta enplegua, hezkuntza, elkarteentzako laguntzak eta zerbitzu orokorrak.
Neurri horien artean, enplegu gaietarako partidetan 400.000 €-tik gorako esleipena dago:
    • Udalak langabetuen kontratazio zuzena egiteko.
    • Tokiko enpresek udalerriko langabetuak kontratatzea sustatzeko laguntzak.
    • Gaztedi Plana, Durangaldeko Amankomunazgoarekiko eta inguruko gainerako udalerriekiko elkarlanean, gazteen prestakuntzari eta ekintzailetzari eusteko.

Hezkuntzaren alorrean nabarmentzekoa da familiei eskola-materiala erosten laguntzeko erabiliko den 54.000 euroko diru-partida.
 
Inbertsioak

Inbertsioen atalean azpimarratzekoa da Bidean plana, bide-segurtasunaren eta trafiko fluxuen hobekuntzaren alorreko neurri berritzaileak ekarriko dituena.

Inbertsioetan eragingo duten zenbatekoak direla eta, aipagarri dira Kaitanan dagoen bizitokietarako “R” sektorearen urbanizazioa (bertan izango da osasun zentroa) eta Betarraganeko urbanizazioaren amaiera 3. fasea egikaritzen denean. Horiekin batera, ezin alde batera utzi San Juan kaleko irispideen hobekuntza.

Ogenbarrena auzoko urbanizazioa hobetzeko lanen bigarren fasea ere islatuta dago datorren urterako aurrekontuetan eta lan horiei esker, hobetu egingo da saneamendu sarea eta ibilgailuen trafikoa egokiago antolatuko, oinezkoentzako inguru atseginagoa sorturik.

Merkataritza eta ekonomia jarduerak suspertze aldera aurreko ekitaldietan burututako jarduketen ildotik, eta xede horrekin burutu ziren Luis Urrengoetxea eta Gregorio Mendibil kaleetako urbanizazio lanak, Zirilo Arzubiaga kalean esku hartzeko txanda dator hurrengo urtean.

Larrea Herri Ikastetxeko inbertsioei ere eutsi egingo zaie, zentroko langileen eta ikasleen konfort-baldintzak hobetuz, energia-eragingarritasuna optimizatzeko xedez.

Hala hirigunean nola auzoetan gauzatuko diren jarduketek osatzen dute inbertsioen zerrenda, mugikortasun jasangarriaren eta inguruen lehenagoratzearen aldeko apustuari eutsirik beti ere. Hainbat dira arlo honetako jarduketak: Astepeko berrurbanizazioa, Orue - San Migel bidegorria eta Etxanokoa, eta hiri-bideen eta landa-bideen hobekuntzaren aldeko apustu sendoa, besteak beste direla.

Honakoak dira inbertsio esanguratsuenak:
    - Bidean Plana
    - Zubiondo parkeko erabilera anitzeko estalkia
    - Zirilo Arzubiaga kaleko urbanizazio lanak
    - Ogenbarrena auzoko urbanizazio lanak (2. fasea)
    - Boroako hondakin uren saneamendua
    - Kaitanako R egikaritze unitatearen urbanizazioa
    - Betarragane auzoko urbanizazio lanak (3. fasea)
    - Txiki Otaegi kalearen berrurbanizazioa
    - Astepe auzoaren berrurbanizazioa
    - Inbertsioa Larrea Herri Ikastetxean
    - San Juan kaleko irispideen hobekuntza
    - Orue-San Migel eta Etxanoko bidegorriak
    - Estalkia azokan baserritarrentzat