Amorebieta-Etxanoko enplegu bulego berria martxan da

2016/05/02
• Zerbitzu berri honek bi helburu ditu: Lan bitartekaritza eta ekintzaileei laguntzea. • San Migel kaleko 3. zk.an kokatuta dago eta ondoko ordutegia izango du: 08:30-14:30

Amorebieta-Etxano, 2016ko maiatzaren 02a. Gaurtik aurrera zornotzarrak herriko enplegu bulego berrira etor daitezke. Bulego honen helburua Amorebieta-Etxanoko langabetuei enplegua bilatzen laguntzea da.

Bulegoa San Migel kaleko 3. zk.an dago eta bertan bereziki ondoko bi helburuak lortzeko lan egingo da:

Dauden eskaintzetan bitartekaritza lanak eginez, herriko langabetuei laguntza eman lana bilatzerakoan eta herriko enpresen lan eskaintza posibleen berri izan.
Era berean, langabetuei zein enplegua hobetu nahi dutenei gehien eskatzen diren lan profilei buruzko informazioa emango zaie, beraien gaitasunak eta prestakuntza egokitu ahal izateko ahal den neurrian lan merkatuak eskatzen duenera.  

Aurreikusitako helburu hori lortzeko, herriko enpresekin harremanetan jarriko da bitartekaritza zerbitzua eskaintzeko kontratatzeko dituzten beharrizanetan. 

Bigarrenez, zentroak negozio bat jartzeko ideia bat dutenei laguntzeko balioko du. Beharrezko izapideei buruzko informazioa emango da, dauden laguntzak eta ekintzailetzarako erabilgarriak diren kudeaketako eredu eraginkorrak.

Zentro berriak erabilera anitzeko bost gune ditu, guztira 83 metro karraturekin.  Sarreran harrera dago, gero hiru bulego jendeari arreta emateko eta bilera gela bat erabilera anitzerako, ekintzaileen esku jarriko dena.

Astelehenetik ostiralera zabalik egongo da 08:30etik 14:30era. Harremanetarako telefonoa ondokoa da: 94 630 00 02.