Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunerako ekintzak antolatu dituzte Amorebieta-Etxanon

2013/11/11
- Auto-babes tailerra, kontzentrazioa eta dokumental baten proiekzioa dira azaroaren 23rako, 25erako eta 26rako antolatu diren jarduerak. - Genero-indarkeriaren aurka Gaztetxokoan osatu den programan, erakusketa eta tailerra izango dira azaroko azken astean. - Amorebieta, 2013ko azaroaren xxa. Hainbat ekitaldi antolatu ditu Amorebieta- Etxanoko Udalak azaroaren 25ean izangoden Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunerako.

Besteak beste direla, debaldeko auto-babes tailerra antolatu da, udalerriko emakumeei zuzenduta. Azaroaren 23an izango da, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik iluntzeko 20:00etara Zelaieta zentroan.

Parte hartzen duten emakumeek indarkeria-egoeretan erantzuteko moduko gaitasun fisikoak eta indar psikologikoa garatzeko jarraibideak eskainiko dira tailerrean. Interesa dutenek azaroaren 4tik 18ra bitartean eman dezakete izena 94 630 01 90 telefono zenbakira deituta. Mugatua da tailerrean parte hartzeko leku-kopurua.

Kontzentrazioa eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren ondorengo erakunde adierazpena izango dira Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Eguneko  ekitaldi nagusiak. Azaroaren 25ean izango dira, eguerdiko 13:00etan, Herriko plazan. Biharamunean, berriz, Ellas dokumentalaren proiekzioa eskainiko da Zelaietan iluntzeko 20:00etan hasita.

Era berean, Gaztetxokoan ere programatu da genero-indarkeriaren aurkako ekintzarik, azaroaren 25ean hasi eta 30era bitartean. Horrela, photocalla eta paparrekoak egiteko tailerra izango dira 25ean, eta Zornotzako gazteak genero-indarkeriaren aurka izeneko erakusketa azaroaren 26an hasi eta 30era bitartean (17:00 – 20:00).