Emakumeen autodefentsarako ikastaroa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

2014/10/30
• Azaroaren 22an emango da, larunbatarekin, Zelaieta zentroan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. • Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute azaroaren 3tik 12ra bitartean Nafarroa zentroan edo 94 630 01 90 telefono zenbakira deituta.

Amorebieta-Etxano, 2014ko urriaren 30a. Emakumeentzako autodefentsarako ikastaroa antolatu du, dohainik, Amorebieta-Etxanoko Udaleko gizarte ekintza sailak, azaroaren 25ean ospatzen den Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin lotuta.

Indarkeria sexistari antzemateko eta aurre egiten ikasteko prestakuntza saioa izango da, eta azaroaren 22an (larunbata) emango da Zelaieta zentroan, goizeko 10.00etatik eguerdiko 14.00etara eta arratsaldeko 16.00etatik 20.00etara.

Parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa da izena ematea. Inskripziorako epea azaroaren 3tik 12ra bitartean egongo da zabalik eta nahikoa da 94630 0190 telefono zenbakira deitzea edo Nafarroa zentroko lehenengo solairuan dagoen gizarte ekintza sailera zuzentzea.

Izena eman nahi dutenek 14 urtetik gorakoak izan beharko dute, Amorebieta-Etxanon erroldatuak eta iazko edizioan parte hartu gabeak.