Emakumeen ahalduntzeari buruzko tailerra antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

2010/09/07
- Ingeleratik egindako itzulpen literala da “ahalduntze” hitza, eta arlo pertsonalean, eta egoera sozialean, ekonomikoan eta politikoan boterea eskuratzea esan nahi du. - Interesa duten pertsonek garapen pertsonalerako gunea edukiko dute, norberaren ongizatearekin, auto-estimuarekin, eta abarrekin izandako bizipenak eta egoerak partekatzeko. - Urriko ostegun guztietan emango da tailerra Zelaieta zentroan, arratsaldeko 18:30etik gaueko 21:00etara. - Izena emateko epea zabalik dago irailaren 18tik 27ra, eta 94 630 01 90 telefono zenbakira deituta edo berdintasuna@amorebieta.net helbide elektronikora mezua bidalita egin daiteke eskaria.

Amorebieta-Etxano, 2013ko irailaren 24a. Udalerriko emakumeei zuzenduta dagoen tailerra antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza sailak. Ingelerako ‘empowerment’ hitzetik egindako itzulpen literala da “ahalduntze” hitza, eta arlo pertsonalean, eta egoera sozialean, ekonomikoan eta politikoan boterea eskuratzea, indartzea, esan nahi du. 

Gure gizartean gizon eta emakumeen arteko berdintasunean era nabarmenean aurrera egin den arren, desberdintasun handiak daude oraindik ere eskubideak, boterea, bitartekoak eta onurak eskuratzeko tenorean. Emakumeen ahalduntzea da desberdintasunok desagerrarazteko bideetako bat. 

Zentzu horretan, lehenengo urratsa emateko asmoa du Amorebieta-Etxanoko Udalak, eta  horregatik antolatu du tailer hau, interesa duten emakumeei garapen pertsonalerako gunea eskainirik, norberaren ongizatearekin, auto-estimuarekin, eta abarrekin izandako bizipenak eta egoerak parteka ditzaten. 

Metodologia dinamikoa landuko da ikastaroan, gorputz adierazpena eta musika erabiliaz. Udalerriko emakumeen artean ahalduntzea abian jartzea helburu duen topagunea izango da. 

Urriko ostegun guztietan emango da tailerra Zelaieta zentroan, arratsaldeko 18:30etik gaueko 21:00etara, Eskarne Larrinaga hezitzailearen eskutik, prestakuntza teorikoa eta praktikoa konbinatuz. 

Izena emateko epea zabalik dago irailaren 18tik 27ra, eta 94 630 01 90 telefono zenbakira deituta edo berdintasuna@amorebieta.net helbide elektronikora mezua bidalita egin daiteke eskaria. Ikastaroan zein hizkuntza erabiltzea adierazi behariko da, eta  haurtzaindegi zerbitzua behar bada ere, hala jakinaraziko da.