`Emakumeek ere defendatzen naute´ lemapean, Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du Herri Babesareak antolatutako 3. Foro Ibiltari Birtualarekin

2021/11/23
• Hiru seminario antolatu dituzte, online, azaroaren 22tik 25era. Helburua da, giza eskubideen defentsan diharduten erakunde gonbidatuek bizi duten erresistentzia ikusaraztea, eta hauei laguntza ematea erasoetatik, mehatxuetatik, jazarpenetatik eta hilketetatik babesteko. Facebookeko `PBI-EE´ eta Mundubat Ongd´ orrietan jarrai daitezke. • Amorebieta-Etxanoko Udalak Guatemalako, Honduraseko eta Palestinako emakumeen errealitateak ezagutzeko mintegi batean hartuko du parte azaroaren 30ean.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Herri Babesarearen Foro Ibiltari Birtualean hartuko du parte hirugarrenez, zornotzarrak eta euskal gizartea giza eskubideak defendatzearen garrantziaz kontzientziatzeko. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da eta Andoain, Durango, Ea, Elvillar, Errenteria, Galdakao, Hernani, Irun eta Laudioko Udalen babesa ere izango du.

Administrazio publikoetan babes-sare bat finkatzea
Herri Babesarearen Foro Ibiltaria Nazioarteko Bake Brigaden eta Mundubaten ekimena da, eta bere helburua da udal babeserako euskal sarea sendotzea, emakumeen arteko aliantzak indartuko dituena, haun defentsa, antolaketa eta komunitatea babesteko. Horrela, esfortzuak eta sinergiak uztartu nahi ditu udal-administrazioen, euskal gizarte-erakundeen eta giza eskubideen defentsan diharduten erakundeen artean. `Emakumeek ere defendatzen naute´ izenburupean, edizio honek agerian jarri nahi du emakumeek iparraldean eta hegoaldean beren egunerokotasunean eta gorputzetan pairatzen duten krisi sistematikoa eta pandemia globala. Fenomeno honek agerian utzi ditu, beste behin, `garapenaren´ ereduak dituen mugak. Herri Babesarearen Foro Ibiltari Birtualaren 3. edizio honetan parte hartuko dute Kolonbia, Honduras, Guatemala, Mexiko, Mendebaldeko Sahara eta Palestinako giza eskubideen aldeko erakundeek. Hala, gogorarazi dute giza eskubideak defendatzen dituztenen babes-sareak, nazioarteko babesa eta defentsa kolektiboa, inoiz baino beharrezkoak direla azpimarratuz.

Foro birtuala, hiru ardatz tematikotan
Helburu horrekin, aurtengo Herri Babesarea foroaren 3. edizioa formatu birtualean egingo da, eta helburu izango du giza eskubideen defendatzaile diren erakunde gonbidatuen erresistentziak ikusaraztea eta hauek erasoetatik, mehatxuetatik, jazarpenetatik eta hilketetatik babestea. Zoom eta Facebook bidez webinarrak egongo dira hiru egunez jarraian, azaroaren 22tik 24ra. Facebook bidez jarraitu ahal izateko bi orri daude aukeran: `PBI-EE´ eta Mundubat Ongd´.

Edizio berri honek hiru ardatz tematiko izango ditu:

1. ARDATZA Lurra eta lurraldea defendatzen dituzten emakumeak. Azaroak 22, 17:30 (Euskadiko ordua)

  • Liga de Mujeres Saharauis. (Sahara Occidental). Salka Mohamed Ali  
  • Alianza Sierra Madre, ASMAC (México). Judith González 
  • Etxaldeko Emakumeak (Euskal Herria). Gotzone Sestorain 

 2. ARDATZA Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiten dioten emakumeak.  Azaroak 23, 17:30 (Euskadiko ordua)

  • Nunca Pares (Guatemala). Ana Sofía Ortiz 
  • Mujeres por la Paz, Visitación Padilla (Honduras). Cristina del Carmen Alvarado Lara
  • Union of Palestinian Women Committees (Palestina). Niveen Al-Kafarna  
  • Asociación Mujeres del Mundo y Garaipen (Euskal Herria). Cony Carranza Castro

 3. ARDATZA Oroimen historikoaren aldeko eta zigorgabetasunaren aurkako emakumeak. Azaroak 24, 17:30 (Euskadiko ordua)

  • Coordinadora Nacional de Viudas de Guatemala, CONAVIGUA (Guatemala). Juana Luc Méndez
  • Federación Nacional Sindical Unitaria Agropecuaria FENSUAGRO (Colombia). Rubí Daniela Vega Sotelo
  • Aranzadi y SF78 Gogoan (Euskal Herria). Amaia Kowasch 

Guatemalako, Honduraseko eta Palestinako errealitatea, bertatik bertara
Bilera instituzionalei dagokienez, Amorebieta-Etxanoko Udalak, beste urte betez, bat egingo du ekimenarekin, giza eskubideak defendatzen dituztenek Udalaren babesa senti dezaten, eta hauei egunerokoan integratzen laguntzeko. Horrela, aurtengo edizioan Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiten dioten emakumeak gaia landuko du Hernaniko eta Errenteriako Udalekin batera, azaroaren 30ean. Bertatik bertara ezagutuko dute hiru erakunde defendatzaile hauen errealitatea:

  • Nunca Pares (Guatemala) Ana Sofía Ortiz
  • Mujeres por la Paz, Visitación Padilla (Honduras)
  • Union of Palestinian Women Committees (Palestina)

Herri Babesarea - Dossierra