Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana

2015/09/29
2015eko bigarren seihilekoan Amorebieta-Etxanoko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana eta diagnosia egiteko prozesuari ekin zaio.

Berdintasun Sailak sustatutako plana da eta herritar guztiei zuzenduta dago. Udaleko beste sail batzuekin elkarlanean egingo da eta helburuak eta ekintza bideragarriak zehaztuko dituen lan tresna bat izango da, herriko emakume eta gizonen berdintasuna hobetzea helburu duena.