Emakume ekintzaileek dituzten oztopoak eztabaidagai Amorebieta-Etxanon

2020/03/03
• Amorebieta-Etxanoko Berdintasun Sailak tailer bat antolatu du emakume ekintzaileek dituzten oztopoak lantzeko • Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 10era arte.

Amorebieta-Etxano, 2020ko martxoaren 3a. Amorebieta-Etxanoko Berdintasun Sailak “Neu nagusi: nola antzeman eta gainditu barruko eta kanpoko mugak ekiterakoan” izeneko tailerra antolatu du. Hitzordua asteartean, martxoak 17, izango da 10:00etatik 13:00etara Nafarroa Zentroan.

Jardunaldiak hitzaldi-eztabaida formatua izango du eta emakumeen ekintzailetzan antzemandako oztopo eta arrakalak izango ditu eztabaidagai. Ekintza hau Udalak Emakumeen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8a, dela-eta antolatutako ekintza programaren barruan kokatzen da.

Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 10era arte. Interesatuta daudenak Amorebieta-Etxanoko Berdintasun Sailarekin harremanetan jar daitezke 94 630 01 90 telefono zenbakiaren bidez edo posta elektroniko bidez: .