Emakume Artisau eta Nekazarien XIX. Edizioa

2016/01/18
• Gaur, urtarrilak 18, Amorebieta-Etxanoko Emakume Artisau eta Nekazarien XIX. Edizioan parte hartzeko izena emateko epea zabaltzen da otsailak 12rarte. • Azokako postuak hautatzea (2016. urteko martxoaren 5a)

Izena emateko baldintzak:
1. Azokan ikusgai izango diren produktuak emakumeek eginak izango dira eta emakumeek izango dituzte ikusgai.
2. Produktua egiten duen pertsona edo erakundeak egoitza Euskal Herrian izan beharko du eta titularra emakume bat izan beharko da. 
3. Artisau produktuak izan beharko dira. 
4. Gizarte Segurantzako dagokion araubidean alta egoeran egotea eta kuotak ordainduta izatea.
5. Elikagai eta kosmetikoen kasuan, osasun erregistroan alta emanda egotea.

Aurkeztu beharreko agiriak:
Izen-emate agiria beteta.
• Tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak egunean izatea egiaztatzea.
• Elikagaiei eta estetikako produktuei dagokienean, dagokion osasun erregistroa eta  “elikagaien manipulatzaile” txartela edota “nekazaritza-ustiapen” txartela aurkeztu beharko da. 

Hautatzea
• Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden artisauek lehentasuna izango dute.
• Produktu beraren inguruko hainbat eskari egonez gero eta dibertsitatea bermatzeko, ezarritako epe barruan eskatutako agiri guztiak aurkezten dituztenen hurrenkeraren arabera egingo da hautaketa.

Eskariak urtarrilaren 18tik otsailaren 12ra bitartean aurkeztu beharko dira Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailean (Nafarroa Zentroan kokatua). Aukeratuak izan diren artisauei otsailaren 22a baino lehen egingo zaie jakinarazpena.

Dokumentazioa Gizarte Ekintza Sailean aurkeztu ahal izango da (Nafarroa Zentroko 1. solairuan) 8.30etatik 14.30etara edo emailez bidali berdintasuna@amorebieta.net helbidera.