Elurragatiko alerta laranja: otsailaren 5 eta 6rako alerta laranja ezarri da elurra eta izotza egin dezakeelako.

2015/02/05
Udalak bitarteko guztiak martxan ditu herriko bide eta gune publikoak egoera onean izan eta segurtasuna bermatu nahian. Arreta berezia eskaini zaie osasun zentro, ikastetxe, garraio zerbitzu eta zebra-bideei.

Gomendioak:

Amorebieta-Etxanoko Udalak ikusirik elurra eta hotza dela-eta ezarritako alerta laranja, ondoko gomendioak jakinarazi nahi dizkie herritarrei:

  • Hotz denboraleak jarraitzen duen bitartean, adinekoak eta gaixoak etxean egotea gomendatzen da. 
  • Izotza egon daitekeenez, oinez kontu handiz ibiltzea eta oinetako egokiak erabiltzea gomendatzen da.


Autoa erabili behar izanez gero, kontuan izan ondokoak: 

  • Gune zabaletan eta jasotako pasabideetan arreta areagotu.
  • Autoa aztertu: balaztak, pneumatikoak, argiak, izotz-kontrako likidoa, bujiak…
  • Autoan ondokoak eraman: irratia, pala, soka, linterna eta eguraldi honetarako arropa aproposak eta baita kaloria askoko jakiak (txokolatea, fruitu lehorrak…).
  • Erregai-tanga beteta eraman eta 100 bat km-ro berriro bete.
  • Denboraleak autoan harrapatzen bagaitu, bertan gelditu. Berogailua piztuta baldin badaukagu, leihoren bat apur bat zabaldu airea berriztatu dadin.  Ezein kasutan ez lo gelditu eta antenan zapi bat jarri arreta deitzeko.
  • Elur gogorra edo izotza egonez gero, autoari kateak jarri. 
  • Martxa laburrekin gidatu norabidea bat-batean aldatu gabe. Ahal dela aurreko autoek utzitako arrastoetatik joan.  Izotza egonez gero, komeni da autoaren alderdi bat elur egin berritik eramatea.
  • Izotza dagoen lekuan ez frenatu. Hobe da autoak ingurua berez gurutzatzea.
  • Ihes-hodia garbi izan, elurrik gabe eta desblokeatuta, autoaren barrura ez dadin sartu.