Eguraldiaren aurreikuspena eta gomendioak

2015/02/04
Eguraldi aurreikuspenaren arabera, gaur elurra egingo du gauera arte eta bihar ere antzerako eguraldia egitea itxaroten da.

Ostiralerako aldiz, tenperatura jaitsi egingo da eta izotza egiteko arrisku handia dago. Behar-beharrezkoa ez bada, etxetik ez ateratzea gomendatzen da. 

Ahal dela, autorik ez hartu eta oinez atera behar izanez gero ere, kontu handia izan.