El show de Dodó musika ikuskizuna eskainiko da Amorebieta-Etxanoko “Musika Gertu” zirkuituaren barruan

2010/09/07
El show de Dodó musika ikuskizuna Amorebieta-Etxanora iritsiko da, Basaurirekin eta Leiorakin batera koordinaturik antolatu den Musika Gertu zirkuituaren barruan. Luca Frasca eta Marina Sorín musikariek sortutako ikuskizuna da. Coque Santos eta Nacho Mastreta musikagile ospetsua lagun dituztela, lehengo kabareten giroa dakarkigute, fantasia eta surrealismo munduraino eramanez entzuleak. Zine mutua, rag-timea eta abesti tradizionalak dituzte inspirazio iturri.

Emanaldiak:

Martxoaren 13an,  Basauri Social Antzokian, 20:00etan.
Martxoaren 14an, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroko kontzertu gelan,. 20:30ean.
Martxoaren 15ean, Kultur Leioan, 22:00etan.

Musika Gertu

Jazz-Blues Zirkuituaren ildoari eutsirik, estilo, korronte eta doinu bariatuagoetara zabaldu ditu ekimen honek Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan, Kultur Leioan eta Basauriko Social Antzokian eskainiko diren musika proposamenak. Giro hurbil eta lasaian, formatu txikiko musika proposamenak ekarriko ditu zirkuitua osatzen duten hiru udalerrietara.