Ekainaren 20rako erakunde adierazpena: Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna

2018/06/20

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, ondokoa adierazten du:

  1. Bere kezka agertzen du milioika baitira desplazatuak, nahitaezko migratzaileak, babesa eskatzen dutenak eta gatazka armatuengatik errefuxiatuak, bizirauteko bitartekorik ez dutenak, ideia politikoengatik jazarpena bizi dutenak, generoarengatik jazarpena bizi dutenak, errepresioarengatik edo hondamendi naturalengatik, beraien bizia, askatasuna edo bizitzeko modua arriskuan dutenak eta ihes egin behar dutenak jaioterritik. Horregatik, euskal erakunde guztiei eta euskal gizarteari eskatzen zaio beraien esku dauden ekintzak burutu ditzatela egoera honi buelta eman edo ondorioak behintzat arintzeko.
  2. Nazioarteko testuinguru honetan, emakumeak egoera ahulago batean daude, izan umeak, nerabeak zein helduak. Emakumeak izateagatik bakarrik giza eskubideak urratuak izateko aukera gehiago dituzte. Horregatik, hau kontuan hartuko duten politikak sustatu eta neurriak hartzea beharrezkoa da.
  3. Egoera hau izanda, euskal gizarteak adierazitako elkartasuna onartzen du eta beraz, berretsi egiten du pertsona guztien giza eskubideekiko konpromisoa, bereziki ondokoen eskubideak babestu eta sustatzeko bere konpromisoa eta borondatea: desplazatuak, nahitaezko migratzaileak, babesa eskatu dutenak eta errefuxiatuak. Bere esku dauden neurri guztiak bultzatuko ditu eskubide horiek benetan egikaritu ahal izateko.
  4. Dimentsio guztietan eta bere eskuduntzen barruan, asilo eskubidea sustatzeko konpromisoa hartzen du, Euskadiko egoiliarrek edo bertatik pasatzen direnek, eskubide hau egikaritzeko aukera izan dezaten eta pertsonen beharrizana erdigunean jarriko duten autonomia eta toki mailako politikak sustatu, elkarbizitza eta gizarte kohesioa, aukera berdintasun printzipioan eta diskriminaziorik ezean oinarrituta.
  5. Dagokion bideak erabilita, Europar Batasunari honen berri emateko konpromisoa hartzen du, hain zuzen ere, Europar Batasunetik igarotzen diren migratzaile eta errefuxiatuen egoerari buruz sakon eztabaidatzeko eskaria eta proposamena. Kanpo politikak aztertu eta berrikusi beharko lirateke, mugak kanpora ateratzea, harrera politikak herrietan, estatu kide guztien erantzukizuna eta Europar Batasunak bere osotasunean izan beharreko harrera politikak.

Amorebieta-Etxano, 2018ko ekainaren 20a.