Eduardo Martínez argazkilari bilbotarraren 'Solo Personal Autorizado' erakusketa ikusgai asteazkenetik aurrera Zelaietan

2022/09/05
Amorebieta-Etxanoko Udalak argazki garaikidearen inguruko erakusketa inauguratuko du irailaren 7an, 19:00etan eta hilaren 30era arte izango da bisitatzeko aukera

Amorebieta-Etxanoko Udalak erakusketa berri bat inauguratuko du asteazken honetan, irailaren 7an, 19:00etan, Zelaieta Zentroan. Eduardo Martínez artista bilbotarrak Solo Personal Autorizado lana aurkeztuko du, egileak adierazten duen bezala, “bisitariek begiekin ez, baizik eta haien bidez ikus dezaten bilatzen duen” argazki-erakusketa garaikidea. “Solo Personal Autorizado kontatu nahi dudan istorioa da, zuek ikustea gustatuko litzaidakeena, galderak egitea eta irudiekin etengabeko elkarrizketa ahalbidetzea”, azaldu du Martinezek. Horrela, oroitzapenez, familiaz, lagunez eta geratzen zaigun denboraz dihardu lanak. Era berean, aldi baterako sentsazioetan sakontzen du, bere emozioen atea irekitzen du eta gure existentziari buruz hausnartzen du.

Solo Personal Autorizado argazki-narratibako ariketa bat da, ikusmenaren bitartez ikuslea amets-egoerara eramaten duen aldi emozional bat, gizakiari datxezkion irudi oniriko eta oroigarrien eta emozioen segida batekin. “Egile gisa dudan begirada, ibilbide bisual honen bidez, emozio eta sentimendu komunen eleberri bat osatzen saiatzen da, argazkigintzaren bidez. Oroitzapena, beldurra eta ziurgabetasuna lantzen ditu, irudiak behatzean irudiekin etengabeko elkarrizketan, irudiak ikustean galderak sortuz, ikusleak berak egin ditzan erantzunak”, nabarmendu du argazkilari bilbotarrak. “Gizakiaren une konplexuenetara hurbiltzeko modu bat bilatzen dut, nolabait saihestezinak direnak, garai horretako zeharkaldia irudietan jarriz, geratzen zaigun denborari buruzko zalantza azaleratuz”, gaineratu du Martinezek.

Lehenengo bakarkako erakusketa
Eduardo Martinez hainbat erakusketa bateratutan parte hartzen du, eta gaur egun erakusketa batean ditu bere lanak,  Sestaon, Sobre alguien, Sobre algo, sobre algún lugar erakusketaren 2. edizioan. Hala ere, argazkigintza garaikideko Solo Personal Autorizadoerakusketarekin hasi du bakarkako lan pertsonalen etapa berria. Hala, lan honek erakusketa ibilbidea egin du aurtengo otsailetik Bizkaiko hainbat aretotan: Bilboko Bira Kultur Elkartean, Begoñako Barrutian eta Santutxun, Basauriko Pozokoetxe Kultur Elkartean…Orain, Amorebieta-Etxanonra iritsi da eta irailaren 30era arte egongo da bisitatzeko aukera.