Durangoko Astronomia Ikasgela ezagutzeko txangoa antolatu du Gizarte Ekintza Sailak

2019/01/21
Izena emateko epea urtarrilaren 21tik 23ra arte. 16:00etatik 20:00etara Nagusi Aretoan.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bidez, datorren  urtarrilaren 24an, eguena (16:00etan), txango bat antolatu du, Durangoko Astronomia Ikasgela ezagutzeko, herriko pertsona nagusientzat doan.

Izena emateko epea urtarrilaren 21tik 23ra arte izango da. Nagusi Aretora jo daiteke 16:00etatik 20:00etara.