Dohaineko WIFI zerbitzua ezarri du Amorebieta-Etxanoko Udalak Dudagoitia, Etxano, Euba eta San Migel auzoetako plazetan

2010/09/07
• Wifi zerbitzua hiriguneko espazio publiko garrantzitsuenetan ezarri ondoren, konexio sistema hori auzoetako plazetan ezartzeari ekin dio Udalak. • WIFI zerbitzua erabilgarri dago Dudagoitia, Etxano, Euba eta San Migel auzoetan. • Ekimen honi esker, kablerik gabeko Interneterako konexioa gauza daiteke dohainik auzootako plazetan. • 256 KBp-ekoa da deskarga-abiadura, Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordeak dohaineko sarbideetarako baimentzen duen altuena. Banda-zabalera hori nahikoa da web orrietara, prentsa digitalera, norberaren postara, aldiuneko mezularitzara, eta abarretara sartzeko.

Amorebieta-Etxano, 2013ko ekainaren 6a. Dudagoitia, Etxano, Euba eta San Migel auzoetako bizilagunek aukera daukate dagoeneko Internetera kablerik gabe eta dohain sartzeko auzootako plazetan, dohaineko WIFI zerbitzua ezarri baitu bertan Amorebieta-Etxanoko Udalak.

Ohiko komunikazio-operadoreek estaldura-arazoak dituzten herri kanpoko auzoetan Internetekin konektatzeko dauden beharrizanei erantzutea da zerbitzua areagotu izanaren helburua. Horrela, auzoetan eta hirigunean eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea parekatuz joanik, auzootako bizilagunek azkar eta eroso erabili ahal dute konexioa, herriaren erdialdera zertan mugitu gabe.

Ezaugarri teknikoak

256 KBp-ekoa da deskarga-abiadura, Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordeak dohaineko sarbideetarako baimentzen duen altuena. Banda-zabalera hori nahikoa da web orrietara, prentsa digitalera, norberaren postara, aldiuneko mezularitzara, eta abarretara sartzeko.

Beste alde batetik, zerbitzua era arrazionalean eta zuzenean erabiltzeko eskatzen zaie herritarrei, irekirik eta mugarik ezarri gabe mantendu ahal izateko.

Dohaineko udal WIFI zerbitzua

Joan den udatik, udalerrian jende gehien dabilen espazio publikoetan dohaineko udal WIFI zerbitzua erabili ahal izan dute zornotzarrek. Honakoak dira gaurdaino zerbitzu hori eduki duten inguruak eta udal azpiegiturak: Herriko Plaza, Zelaieta Parkea, Zubiondo Parkea, Udaletxea, Zelaieta Zentroa, Nafarroa Zentroa eta Larrea Kiroldegia. Bigarren fase honetan, auzoetan ez ezik, Udal Euskaltegian ere erabilgarri jarri da zerbitzua, eta Zelaieta Zentroko seinalearen kalitatea hobetu egin da.

Abian jarri zenetik, 1.000tik gora dira egunero ZornotzaWifi seinalera konektatzen diren gailu ezberdinak, arratsaldez eta asteburuetan batik bat. Amorebieta-Etxanoko bizilagunek ekimenari egindako harreraren zenbaterainokoa erakusten du horrek.