Amorebieta-Etxanoko Udalak diru-laguntzak eskainiko dizkie desgaitasuna duten adingabeei

2019/04/16
• Desgaitasunarengatik jaso beharreko tratamendua ordaintzen laguntzeko emango dira laguntzak. • Eskariak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 30era arte zabalik dago.

Amorebieta-Etxano, 2019ko apirilaren 5a. Amorebieta-Etxanoko Udalak epea zabaldu du desgaitasuna duten adingabeen tratamendu eta programetarako diru-laguntza eskatzeko. Desgaitasunarengatik jaso beharreko tratamendua ordaintzen laguntzeko emango dira laguntzak.

Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte azken hamabi hilabeteetan Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden eta desgaitasuna duten adingabeek, irabaz asmorik gabeko erakunde batean tratamendua jasotzen badute.

Udalak 35.000 euro bideratuko ditu honetara urtero. Eskariak aurkezteko epea zabalik egongo da 2019ko azaroaren 30era arte eta Udaleko erregistroan eska daiteke. Aurkeztu beharreko agiriak ondoko loturan agertzen dira: https://aplikazioak.amorebieta-etxano.eus:448/zerbikat/48340/es/355