"Dardara", Berri Txarrak taldearen agurrari buruzko dokumentala, igandean iritsiko da Zornotza Aretora

2021/04/23
• Gorka Urbizuren letren eta gogoeten bidez aurrera egiten duen dokumentala da “Dardara”, taldearen abestien egilea mende laurden batez eta orain, idazteko etorkizun sortzaile baten zorabioari aurre egin behar dio.

Amorebieta-Etxano, 2021eko apirilaren 23an, ostirala. "Dardara", Berri Txarrak rock talde ikonikoaren agurrari buruz Marina Lameirok zuzendutako dokumentala, Zornotza Aretoan ikusgai izango da igandean eta astelehenean, apirilaren 25ean eta 26an, 19:00etan.

Gorka Urbizuren letren eta gogoeten bidez aurrera egiten duen dokumentala da “Dardara”, taldearen abestien egilea mende laurden batez eta orain, idazteko etorkizun sortzaile baten zorabioari aurre egin behar dio. Musikaren botereari eta pasioari buruzko film bat -galdatu daitekeen minimo hori, bere letretako batek dioen bezala-, hasiera-hasieratik azken bira honetara arte gidatu dituena eta milaka pertsonen bizitzaren parte garrantzitsua izatea lortu duena.

25 urte taula gainean eman ondoren, eta taldearen unerik gorenean, Berri Txarrak-ek geldialdi mugagabea iragarri zuen, ibilbide oparo bati etena jarriz. Geratu aurretik, baina, azken bira bat egiteko nahia adierazi zuten, mundu osoko zaleak merezi bezala eskertu eta agurtzeko. Bidaia horretan Marina Lameiroren kamera izango zuten bidelagun, birak zaleengan sortutako dardara dokumental batean jasotzeko asmoz. Zinemagileak jarraitzaileon istorioekin irudi koral bat eraikiko du, etxetik hasi eta hainbat herrialdetako zaleen bizitzen txatalak tartekatuz: Mexiko, Japonia, Alemania, Estatu Batuak, etab denek ere pasio bera partekatuko dute: Berri Txarrak rock taldearen musika.