“Danok bat”, Karmengo Jaien kartel irabazlea

2019/06/25

Amorebieta-Etxano,  2019ko ekainaren 25a. Jai Batzordeak  “Danok bat” kartela hautatu du 2019ko Karmengo jaietarako.

Aketz Zubia, bermeotarra, izan da 2019ko Amorebieta-Etxanoko jaietako kartel lehiaketaren irabazlea, zornotzarrak gehien bozkatu duten kartela izan delako (% 42).

Bost kartel egon dira bozkatzeko, epaimahaiak aukeratuta, jasotako 15 kartelen artean.

Kartel irabazleak 1000€ko saria izango du, eta bozketa fasera pasatu direnak 200€ko saria ere izango dute.

Umeen jaietako Kartel lehiaketaren irabazlea Peio Martin Estevez zornotzarra izan da eta hau da bere kartela: