"Creactivity" espazio ibiltariak Amorebieta-Etxano bisitatuko du, ikasleei eta irakasleei zuzendutako hezkuntza-programekin

2021/06/04
• Ekainaren 7tik 11ra arte, "La Caixa" Fundazioak, EduCaixa programaren bidez, haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta erdi-mailako heziketa-zikloetako ikasleei eta irakasleei zuzendutako hezkuntza-baliabideak, -jarduerak eta -programak eskaintzen dizkio hezkuntza-komunitateari, gazteen gaitasunen garapena sustatzeko. • Espazio interaktiboa da, ikasleen artean asmamena eta sormena sustatzen dituena. Proiektu ibiltari berri honek tailerrak proposatzen ditu haurren asmamena pizteko eta gizarte aldakor batean eroso sentitzen laguntzeko.

Amorebieta-Etxano, 2021eko ekainaren 4a, ostirala. Ekainaren 7, 8, 9, 10 eta 11n, "La Caixa" Fundazioak diseinatutako "Creactivity" espazio ibiltariak Amorebieta-Etxano bisitatuko du.

"La Caixa" Fundazioak, EduCaixa programaren bidez, haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta erdi-mailako heziketa-zikloetako ikasleei eta irakasleei zuzendutako hezkuntza-baliabideak, -jarduerak eta -programak eskaintzen dizkio hezkuntza-komunitateari, gazteen gaitasunen garapena sustatzeko. Bideratzaile batek sormen-prozesu baten bidez laguntzen die ikasleei, 60 minutuko doako saioetan.

Espazio interaktiboa da, ikasleen artean asmamena eta sormena sustatzen dituena. Proiektu ibiltari berri honek tailerrak proposatzen ditu haurren asmamena pizteko eta gizarte aldakor batean eroso sentitzen laguntzeko.

Zer eskaintzen du?

San Frantziskoko Exploratoriumeko Tinkering mugimenduan oinarritutako ikaskuntza-testuinguru berritzaile baten bidez, “Creactivity”-k arazo errazetarako irtenbide originalak aurkitzea proposatzen du, sortzaile izatera eta akatsetatik ikastera animatzen du, esperimentazioaren eta pentsamendu kritiko eta sortzailearen bidez berrikuntza sustatuz.

Non egingo da?

"Creactivity" gune ibiltaria Zubiondo Parkean kokatuko da ekainaren 7an eta 8an. Ekainaren 9an Lauaxeta Ikastolara joango da eta ekainaren 10ean eta 11n Larreako aparkalekuan egongo da.
Goizez, ikastetxeetan 9:00etatik 14:00etara egingo da lan; arratsaldeko saioak, berriz, 16:00etatik 18:30etara, publiko orokorrari irekita egongo dira eta aldez aurretik hitzordurik gabe funtzionatuko dute. Hezitzaileek beraiek antolatuko eta zuzenduko dituzte tailerrak jendea agertu ahala.

Bisitak hitzartzeko, datak erreserbatzeko edo edozein kontsulta egiteko, 900 101 493/618 73 85 27 doako telefonora dei daiteke.