C1 euskara maila lortzeko ikastaroa udal euskaltegian

2020/12/29
Urtarrilaren 18tik ekainaren 24ra. Talde irakskuntza (126 ordu)= 170,10 €. Astean 6 ordu, astelehenetik ostegunera, ordu eta erdi egunean. Izen-ematea: abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra. Sarrera proba: urtarrilaren 13an, goizeko 11:30ean. Onartuen zerrenda eta itxaron-zerrenda: urtarrilaren 14an. Matrikulazioa: urtarrilaren 14an eta 15ean.
  • 2020-2021 ikasturtean plazak mugatuak izango dira segurtasun distantzia gorde behar da eta.
  • Ikastaroan matrikulatu nahi duen ikaslegaiak sarrera proba egin beharko du.
  • Izen-emate fitxa euskaltegira eraman beharko da bete eta sinatuta, orduan jasoko du ikaslegaiak sarrera probako idazlana.
  • Idazlana euskaltegira eraman edo igorriko da (euskaltegia@amorebieta.eus) eta zuzendutakoan emango zaio interesatuari ahozko probarako hitzordua.
  • Matrikulatzeko, abonu-agiria eta ikasle-fitxa aurkeztu beharko dira udal euskaltegiko idazkaritzan, horretarako epea urtarrilaren 15ean, 13:00ean amaituko da.
  • Ez da matrikularik itzuliko.
  • Taldea osatzeko lehentasuna izen-emate zenbakiaren araberakoa izango da.