Bozeramaileen batzordearen adierazpena Zornotza ST FEB erabakia dela eta

2017/09/06

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak 2017ko irailaren 6an egindako ezohiko bileran, ondoko erakunde adierazpena onartu du aho batez:
Zornotza Saskibaloi Taldeak zigor bidegabea jaso du azken asteotan Espainiako Saskibaloi Federazioak hartutako erabakiaren ondorioz. Talde umil baten lan eta ilusioak nola zapuztu diren ikusi ahal izan da. Kirol Kontseilu gorenak bidegabea iruditzen zaigun egoera hau indartu eta konfirmatu du.

Adierazpen honen bidez, udal korporazio gisa, gure desadostasun irmoa erakusten diogu Saskibaloi Federazioak lehenik, eta Kirol Kontseilu gorenak ondoren, Zornotza Saskibaloi Taldeak zilarrezko LEBean ez jokatzeko hartutako erabakiari.

Zornotza ST LEB Plata da!!

Amorebieta-Etxano, 2017ko irailaren 6a


AMOREBIETA-ETXANOKO UDALEKO BOZERAMAILEEN BATZORDEA
JUNTA DE PORTAVOCES DEL AYUNTAMIENTO DE AMOREBIETA-ETXANO