Bosteko, euskal artearen erakusketa ibiltariak, 2021erako komisariotza eta proiektu artistikoak aurkezteko deialdia ireki du

2021/02/19
Bosteko 2021, ekimen honen XXIV. edizioa izango da eta bertan, sortzaile gazteen abangoardia artistikoek beren proiektuak komisario baten bidez koordinatuta aurkezteko aukera izango dute. Erakusketa ibiltari hau Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxanoko Udalei lotutako bost erakusketa-aretok antolatu eta koordinatuko dute. Proposamenak e-mail bidez bidali beharko dira areto antolatzaileen helbide elektronikoetara 2021eko martxoaren 23a baino lehen, curriculum artistiko eta akademikoarekin batera.

Amorebieta-Etxanon, 2021eko otsailaren 19an, ostirala. Bosteko, euskal artista plastikoen lanaren hedapena eta ezagutza sustatzen duen plataforma ibiltariak, 2021 honetarako proiektu artistiko eta komisariorako deialdia aurkeztu du. Horrela, Bosteko 2021, ekimen honen XXIV. edizioa izango da eta bertan, sortzaile gazteen abangoardia artistikoek beren proiektuak komisario baten bidez koordinatuta aurkezteko aukera izango dute. Dena helburu argi batekin: arte garaikidea modu eskuragarrian zabaltzea.

Erakusketa ibiltari hau 2021eko irailean hasi eta 2021eko abenduan amaituko da eta Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxanoko Udalei lotutako bost erakusketa-aretok antolatu eta koordinatuko dute, udaletxe horietako kultura-arduradunen bitartez. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntza ere izango du.

Erakusketan komisario lanak egin nahi duten pertsonek proiektu artistikoaren proposamenak aurkeztu beharko dituzte, artistak eta erakutsi beharreko obrak zehaztuz. Proposatutako pertsonek Autonomia Erkidegoko artistak edo bertan bizi direnak izan beharko dute eta proposatutako obrak antolaketa-aretoen ezaugarrien arabera egon beharko du dimentsionatuta. Ildo horretan, proposatutako diziplinen heterogeneotasuna eta areto bakoitzeko erakusketa-espazioaren erabilera orekatua ere hartuko da kontutan.

Erakusketan parte hartuko duten hiru artistak eta horien obrak aukeratzeaz gain, komisarioak honako hauek egin beharko ditu: erakusketa 5 aretoetan egokitzea, aurkezpen-txostena, testuak eta argazkiak hautatzea, muntatzea eta desmuntatzea, enpresa hornitzailearen kontrola eta fakturazioa, udalerri bakoitzean bisita gidatuak egitea eta sare sozialak kudeatzea.

Proposamenak posta elektronikoz bidali beharko dira areto antolatzaileen helbide elektronikoetara 2021eko martxoaren 23a baino lehen eta aurkezpen-proposamena jasotzen duen izangaien curriculum artistiko eta akademikoarekin batera erregistratu beharko dira, baita proposamen horren balorazioa aberasten duten eduki guztiekin ere.

Hauek dira areto antolatzaileak eta haien helbide elektronikoak: Basauriko Udal Kultur Etxea hmozo@basauri.eus, Getxoko Kultur Etxea hmozo@basauri.eus, Kultur Leioa agarcia@leioa.net, Amorebieta-Etxanoko Udala Zelaieta Zentroa marriaga@amorebieta.eus eta Arrigorriaga agaraizabal@arrigorriaga.eus. Interesdunek deialdiaren oinarriei buruzko informazioa ere eskatu ahal izango dute helbide hauetara mezu elektroniko bat bidaliz.